Arkeologi Museoa. Arkeologi museoaren koadernoak

  • Noiz

    2020/04/15(e)tik 2020/06/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Arkeologi Museoaren Kuadernoak zientziaren dibulgazio alorrean, gure museoak dituen sail ezberdinetatik egiten dituen argitalpen batzuk dira.

Interesa duen publikoari lan hauek hurbildu nahi dizkiogu, behin behineko erakusketak, kongresuak eta Ondare kulturala gaitzat duten ikerlanen artean zortzi alerarte iritsi gara.

Kuaderno bakoitzak, orri gutxi batzutan, gai konkretu bat jorratzen du.

Orain arte Bizkaiko Historiaurreko arte eta industriari dagozkion hiru lan aurkeztu dira: beste hiru lanek indusketetan agertzen diren aztarna jakin batzuk (zeramikak, animalien hezurrek, gizaki-hezurrek) iraganaren berreraikuntzan duten garrantzia azaltzen dute; beste batek, VI-VII mendeetako Baskoniako nekropolietan barneratzen gaitu eta azkeneko argitalpenean museoetan egin eta askorik ezagutzen ez den gai bat lantzen da: Ikerketa

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera