Arkeologi Museoa. "Aldi baterako erakusketa: Erraldoien bizkar gainean. Euskal arkeologiaren historiografia"

Arkeologi Museoa. "Aldi baterako erakusketa: Erraldoien bizkar gainean. Euskal arkeologiaren historiografia"
  • Noiz

    2021/02/10(e)tik 2021/11/07(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Erakusketak euskal arkeologiaren historia erakutsi nahi du, XVIII. mendeko lehen azterketetatik hasi eta gaur egunera arte.

“Erraldoien bizkar gainean. Euskal arkeologiaren historiografia” izenburupean, gure aurretik izan diren arkeologoek egindako lana aitortu nahi izan dugu, haien ikerketetan oinarritzen baita gure ezagutza.

‘Erraldoien bizkar gainean’ erakusketako materialen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Pirinioez bestaldeko arkeologiaren historia eta bilakaera azaltzen dira, lehenengo erreferentziak eta azterketak egin zirenetik gaur egunera arteko ibilbidea azalduz.

Erakusketa honetan, gainera, euskal arkeologiaren fase ezberdinak azaltzen dira: lanean hasi ziren garaia, diziplinari izaera zientifikoa eman zion Barandiaranen eskolaren aldia eta gaur egungo egoera, hain zuzen ere.

Ibilbidea egiteko, erakusketan fase edo aldi bakoitzean deskubritu diren material arkeologikoak erakusten dira.

Hori guztia aurkikuntzak une bakoitzeko korronte eta joera historiografikoen esparruan kokatuz.

Apirilaren 1etik Aurrera visita gidatuak eskainiko dira erakusketan eta irailean "Arkeologi Koadernoak" seriearen katalogoa argitaratuko da.

Ordutegia

Erakusketa gelak

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30etara
  • Igandeak eta jaiegunak: 10:30etatik 14:00etara

Ikerlarientzako arreta zerbitzua

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 19:30etara
  • Larunbatak (aurretiko hitzorduarekin): 09:00etatik 13:30etara

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 3,50 €
  • Murriztua: 2 € (65 urtetik gorakoak; 26 urtera arteko gazteak; ezinduak; langabetuak; 10eko edo hortik gorako taldeak)
  • Eskoletako taldeak: € 1 ikasle bakoitzeko.
  • Doako sarrera: 12 urtetik beherakoak, Museoaren eguna (ostiralero), Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzak 18) eta ICOM txartela.

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera