“PTROPHEUS: HEZIKETA ANTZINAKO ERROMAN”

  • Noiz

    2020/10/24

  • Ordua

    12:30

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hiru eszenen bidez, JANO taldearen eskutik, antzinako Erroman Mediterraneoan gailendu ziren irakaskuntza metodoek nolako bilakaera izan zuten ikusiko dugu, Ozeano Atlantikotik Irakeraino eta Rhineko uretatik Saharako hareetaraino hedatzen zen Inperio handi baten oinarrizko zutabea zirelarik.

Lehenengo eszenan, familia erromatar bat ikusiko dugu, heziketaren oinarria: izan ere, haurrek 7 urte bete arte, amarengandik jasotzen zuten oinarrizko heziketa; ondoren, neskek etxean moldatzeko oinarrizkoa ikasten zuten, eta mutilak aitaren zaintzapean geratzen ziren 16 edo 17 urte bete arte, armadan sartu edo ikasten jarraitzeko.

2. eszenan esklabo greziarren harrapaketa irudikatuko da, horietako asko irakaskuntzan aritu baitziren, irakaskuntza-sistemak eraldatuz, nahiz eta latinak Mendebalde osoko komunikazio-hizkuntza izaten jarraitu, tokiko hizkuntzei inposatuz.

3. eszenan, eskola bat erakutsiko da irakaslea eta bere ikasleekin, ikasteko elementu eta tresnekin batera, eta horrek bidea emango digu irakaskuntza ematen zen lekuak, ikasketa-maila ezberdinak (idazketa edo kontabilitate oinarrizko ezagutzetatik hasi eta eskola filosofiko handietaraino) eta horietara sarbidea zuten klase sozialak ezagutzeko.

Ordutegia

Urriaren 24a, 12:30etan

Argibide gehiago

Erreserbak: 944 040 990 telefonoan edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidean.

Kopuru mugatua. Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa da.

Bilbao. Mallona aretoa, Arkeologi Museoa, Mallona Galtzadak 2

Eta gainera