18 DE noviembre DE 2022 10:15

La Diputación Foral de Bizkaia pone en marcha un escape room itinerante centrado en la prevención de residuos y el reciclaje

Departamento de Sostenibilidad y Medio Natural

La Institución foral ha adecuado un contenedor de transporte de mercancías como espacio para desarrollar esta iniciativa, que se enmarca dentro de la Semana Europea de la Prevención de Residuos (EWWR) y que, a través de un juego de pistas, se centra este año en la reducción de la generación y recuperación de aparatos tecnológicos, aunque transversalmente se introducirán referencias a todas las fracciones de residuos. El contenedor se instalará inicialmente en Bilbao este sábado, y luego se trasladará a Sopela, Mungia, Gernika-Lumo, Durango, Balmaseda y Barakaldo en una itinerancia que concluirá el 5 de enero. La campaña recibe el nombre de Repiztu en un juego de palabras que hace referencia a las tres erres (reducir, reutilizar, reciclar) con la primera de las sílabas y a los aparatos eléctricos y electrónicos con el término piztu, que en euskera significa enchufar, encender, conectar y revivir.

Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen prebentzioan eta birziklatzean oinarritutako scape room bat jarriko du abian larunbat honetan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin bat egiteko (EWWR ingelesezko sigletan). Horretarako salgaiak garraiatzeko edukiontzi bat berrerabili du pista-joko hau garatuko den espazio gisa egokitzeko. Jokoaren ardatza gailu teknologikoen sorkuntza murriztea eta lehengoratzea da, baina zeharka hondakinen frakzio guztiei buruzko erreferentziak sartuko dira.

Edukiontziaren barruan, argiekin eta soinuarekin egokitua eta Game of Thrones unibertsoak Gaztelugatxeko San Joanekin duen loturagatik sortu duen interesa aprobetxatuz, herensugeen imajinarioan inspiratutako mundu mitiko gisa girotua, jokoa  Bizkaian egiten hondakinen kudeaketan oinarritutako edukien bidez garatzen da. Pistak jarraituz eta enigmak ebatziz, ibilbidearen amaierara iristen da eta QR kode bat duen iman bat jasotzen da sari gisa, tresna elektriko eta elektronikoen sorrera murrizteari eta lehengoratzeari buruzko informazio praktikorako sarbidea duena.

Hasiera batean edukiontzia Bilbon jarriko da (larunbat honetatik azaroaren 27ra arte, Guggenheimen ondoan, EWWRren ospakizun ofizialarekin bat eginez), eta ondoren beste sei udalerritan zehar ibiliko da: Sopela (abenduaren 2an eta 3an), Mungia (abenduaren 9an eta 10ean), Gernika-Lumo (abenduaren 16an eta 17an), Durango (abenduaren 20tik 22ra), Balmaseda (abenduaren 27tik 29ra) eta Barakaldo (urtarrilaren 3tik 5era). Gune horretarako sarrera librea izango den arren, aldez aurreko erreserba-sistema bat gaitu da karteletan agertzen den QRko www.repiztu.eus estekaren bidez edo, bestela, aurrez aurre, edukiontziaren ondoan jarriko den karpan. Jokoa osatzeko aurreikusitako denbora ordu erdikoa da eta, beraz, hitzorduak tarte horrekin emango dira eta hitzordu bakoitzeko gehienez lau pertsona izango dira. Instalazioan sartzerakoan langile espezializatuek jokorako jarraibide zehatzak emango dituzte. Langile horiek une oro bertan izango  dira parte hartzaileei laguntzeko.

Kanpainak, hitz joko batean, Repiztu izena hartzen du (alde batetik murriztu, berrerabili, birziklatu) eta, bestetik, tresna elektriko eta elektronikoekiko lotura adierazten duen piztu terminoarekin, entxufatu, piztu, konektatu eta berpizturekin lotuta dagoena. Eta "Egizu ON eta jakin nON" lelopean garatuko da, "Egizu beti on eta ez jakin non" esaera zaharraren aldaera bat; lelo horretan ON terminoak esanahi bikoitza hartzen du, "ondo" esateaz gain ingelesez "piztua, entxufatua" ere badelako, tresna elektriko eta elektroniko horiekin erlazionatuz.

Edukiontziak lurraldeko udalerrietatik programatutako ibilbidea bete ondoren, Artigas Gelara eramango da, Bizkaiko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentrora, eta zentro horretako gainerako baliabideekin batera bisitatu ahal izango da.

Ekimen honen garapenean Bizkaiko Foru Aldundiak ikasleek produktu eta zerbitzu errealak diseinatzen dituzten LEINNeko, Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailearen eta Berrikuntzaren gradu ofizialeko, ikasleen partaidetza izan du.

Suscríbete a la newsletter Bizkaia egiten

El boletín mensual con las noticias e información de servicio más destacada de la Diputación Foral de Bizkaia.

Mantente al día de todas las novedades y proyectos de Bizkaia: actividades culturales, nuevas infraestructuras, subvenciones y ayudas y mucho más.

Introduce una dirección de email válida como ejemplo@ejemplo.com

Debes aceptar la Ley Oficial de Protección de Datos

Esta suscripción es conforme con el RGPD y la información del tratamiento de datos personales es:

RESPONSABLE DEL TRATAMIENTO Y CONTACTO:

Dirección General de Comunicación

Gran Vía, 25 - 48009 Bilbao

FINALIDAD DEL TRATAMIENTO:

Bizkaia egiten: newsletter.

DERECHOS DE LA PERSONA INTERESADA:

Se pueden ejercer ante la Dirección General responsable de tratamiento los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión, limitación del tratamiento y no ser objeto de decisiones individuales automatizadas, mediante escrito dirigido a la Sección de Asesoramiento Jurídico, Seguridad de la Información y Protección de Datos, que puede presentarse en:

  • Sede electrónica de la DFB: https://www.ebizkaia.eus.
  • Registro Central de la Diputación Foral de Bizkaia (Oficina de Registro y Atención Ciudadana Laguntza: C/ Diputación, 7- 48008 Bilbao).
  • Oficinas Comarcales de Atención Ciudadana de la Diputación Foral de Bizkaia.
  • Registros Generales Departamentales de la Diputación Foral de Bizkaia.
  • Resto de lugares previstos en la Ley 39/2015.

Para más información en protección de datos pulse aquí

Cargando...