Ondarroako Zubia

1527. urtean Ondarroak Errege-Probisio bat jaso zuen, Bizkaiko Korrejidoreari agindua ematen ziona hiribilduko zubia konpontzeko beharrari eta obrarako zituen funtsei buruzko informazioa emateko. Zubia lehen aldiz 1346. urtean dokumentatu zen, hau da, hiribildua sortu eta hemeretzi urte eskasera, eta ordutik gaurdaino Artibai ibaiaren gaineko igarobide izan da, ia etenik gabe. Gaur egun ikusten dugun zubia 1689an eraiki zenaren oinordeko zuzena da, 1936 eta 1953an gutxienez bi aldiz eraitsia izan zen arren.