Oinez ibiltzeko gida

Oinez ibiltzea, zalantzarik gabe, jarduera fisikorik ohikoena da gure gizartean

Hona hemen hain onarpen zabala izate hori ulertzen laguntzeko arrazoiak: aisialdirako ekintza da, kulturaren eta gizartearen arloan alde erakargarriak dituena; erraztasunak ematen ditu, ez baitu instalazio edo aldagela berezirik behar eta taldean nahiz bakarka egiten baita. Eta oinez ibiltzea baliabide garrantzitsua da kirolaren eta osasunaren ikuspegitik. Baina gehiago zehaztu beharra dago, balizko ondorio txarrak saihesteko eta alde onak agerrarazteko. Zenbait neurri hartu barik, oinez ibiltzea kaltegarria izan daiteke osasunerako. Oinez ibiltzen hasi baino lehen, zenbait neurri hartzea komeni da.

Horregatik guztiagatik, Bizkaiko Foru Aldundiak, osasuna ariketa fisikoaren bidez hobetzeko gure lanarekin jarraituz, lan hau eskaintzen diogu kirolaren eta osasunaren arloko pertsonalari, oinez ibiltzeko jarduerarako geroko gomendioak edo arauak aberastu ditzaketen argibideak emateko.

"Oinez ibiltzea" Gida

Erabilera terapeutikorako oinarri teknikoak eta bitxikeriak

pdfDeskargatu gida (pdf 10.6MB)

ZEIN INFORMAZIO AURKITUKO DUGUN

  • Zelan ibiltzen gara oinez?
  • Oinez ibiltzearen arriskuak
  • Oinez ibiltzea, osasunerako onurak izateko. Zenbat eta zelan ibili behar den oinez
  • Baliabide terapeutikoa obesitateari aurre egiteko
  • Oinkadaren eta pausuaren luzera
  • Pausuaren kadentzia edo erritmoa
  • Oinez gastatzen den energia
  • Oinez edo korrika
  • Oinei, barne-zolei eta oinetakoei buruzko xehetasunak
  • Lur motaren eragina
  • Oinez karga eramanda
  • Lasten erabilera
  • Zergatik mugitzen ditugu besoak oinez gabiltzanean?