Bizkaia
lurralde irekia
14. KONPROMISOA
Interes-gatazka eta bateraezintasunei buruzko foru arau bat prestatzea
6. ARDATZA. Erakundearen integritatea indartzeari lotutako konpromisoak
Sail/talde arduraduna
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak
Beste aktore batzuk
Gobernukoak
N/A
Sozietate zibila, sektore pribatua
N/A
Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa
Kargua utzi osteko sariak kendu dituen foru araua onetsi ondoren, orain bateraezintasunak eta interes-gatazkak arautu nahi dira foru sektore publikoan.
Helburu nagusia
Gobernantza-tresnak osatzea, Gardentasunaren Foru Arauarekin, kontu-arrazoiak ematearekin eta herritarrekiko harremanarekin batera.
Konpromisoaren deskripzio laburra
Bizkaiko Foru Aldundian interes-gatazka eta bateraezintasunak erregulatuko dituen foru arau bat prestatu nahi da.
Aintzat hartu den OPG erronka
Batez ere, zintzotasun publikoa gehitzeko erronkari begiratu zaio.
OPG balioak
Konpromiso honen bitartez, gardentasuna eta kontu-arrazoiak ematea sustatzeko balioari erantzuten zaio.
Anbizioa (espero diren emaitzak)
Interes-gatazkak eta bateraezintasunak ez ezik, ekintza publikoaren oinarri diren balioak ere aintzat hartuko dituen araua eduki nahi da.
Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak |
Berria edo indarrean |
Hasiera-data |
Amaiera-data |
---|---|---|---|
Foru arauaren zirriborroa prestatzea | BERRIA | 2016ko urtarrila | 2016ko abendua |
Gobernu Kontseiluak foru arauaren proiektua onestea | BERRIA | 2017ko apirila | 2017ko ekaina |