HAURREN GARAPENEKO ETA ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROAK

Zentroak eta zerbitzuak baimentzeko eta ikuskatzeko prozesua eta baldintzak kontsulta daitezke lotune honetan sartuz.

Kontaktuak eta gorabeherak konpontzea

Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroentzako gakoen kudeaketa

  • Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuko Kontrol Atalak zentro bakoitzari bidaliko dizkio bere profesional guztientzako hasierako sarbide-gakoak. Berdin jokatuko da profesional berri bati alta ematen zaionean.

    Gorde egin behar da hasierako gakoa edo larrialdietako gakoa, gakoa blokeatzen den kasuetarako.

    Profesional bat aplikaziora lehen aldiz sartzen denean, gakoz aldatzeko eskatuko zaio; gakoak baldintza hauek bete behar ditu:

    • Gutxienez ere 8 karaktere alfanumeriko izan behar ditu, eta haietako bat berezia izan behar da (esaterako, harridura-ikurra, galdera-ikurra…)

    Gakoa iraungitzen bada (handik 45 egunera) edo blokeo bat dela-eta berrabiarazi behar bada, gako berri bat eskatuko da.

  • Sarbide-gakoa blokeatzen bada, lankide baten laguntza beharko da; izan ere, protokolo honi jarraitu behar zaio gako berria lortzeko:

    1. Larrialdietako gakoa erreskatatzea.
    2. Sistemara sar daitekeen lankide baten laguntza behar da; horretarako helbide hau erabili behar da:
    3. Urrats hauek eman behar dira:
      1. Sakatu "sare-pasahitza berrabiatu"
      2. Gakoa blokeatuta daukan pertsonaren erabiltzailea adierazi behar da, hau da, pasahitza berrabiaraztea behar duenarena.
      3. Erabiltzailea baliozkotu behar da (sakatu ikonoaren gainean)
      4. Gakoa blokeatuta daukan pertsonak bere larrialdietako gakoa sartu behar du.
    4. Sistema desbloketatu egingo da. Berriro ere sartu behar da kudeaketa-aplikazioan, eta, larrialdietako pasahitzarekin sartu ondoren, berriro ere eskatuko da gakoz aldatzeko, aplikaziora lehen aldiz sartuko bagina bezala.

    Urrats hauek emanda ere arazoak badirau, Lantikeko erabiltzailearen laguntza-zentroarekin (CAU) jarri behar da harremanetan: