• BOS

    Fundazioaren helburua Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaz, mantentze-lanaz, zaintzaz eta sustapenaz arduratzea da.

    • Palacio Euskalduna Jauregia Abandoibarra Etorbidea, 4 48011 Bilbao Erakutsi mapa

    • Telefonoa: +34 94 40 35 205
    • Faxa: +34 94 40 35 115
    • Web:BOS
  • Aparkabisa - Bizkaiko Garraio Gunea A.B.

    Herri Lan eta Garraio Saila. Bizkaiko Lurralde Historikoan merkatugaien garraioa errepidez egiten duten ibilgailuentzako aparkalekuak sustatzea, gertutzea eta ustiatzea.

  • Azkue Fundazioa

    Azkue Fundazioaren misioa euskararen erabilera sustatzea da, era dinamiko batez, teknologia aprobetxatuz eta aro berrietara egokituz.

  • Azpiegiturak, S.A.U.

    Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Saila. Bizkaiko Foru Aldundiko Kide Bakarreko Sozietate Publikoa da eta 2010eko uztailaren 6an jarri zen abian Azpiegitura, S.A.U., Bideak-Bizkaiko Bideak, S.A.U., Kirolgintzan, S.A.U. eta Bizkailur, S.A.U. foru enpresen bat-egitearen ondorioz. Enpresaren helburu soziala azpiegiturako era guztietako herri lanak eta ekipamenduak proiektatzea, egitea, mantentzea eta ustiatzea, bere kabuz, gainontzekoen bitartez zein emakidadun gisa, bere izenean nahiz Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura diharduela.

  • Basalan

    Nekazaritza Saila. Baso lanak egitea, natura zaintzea eta basoarekin eta egurraren industriarekin zerikusia duten jarduerak.

    • Madariaga etorbidea 1 - 1. departamentua 9, 48014 Bilbao Erakutsi mapa

    • Telefonoa: 944761955
    • Faxa: 944472417
    • Web:Basalan
  • BEAZ, Enpresa eta Aurrerapen Zentroa. A.B.

    Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Saila. Enpresako jarduera berrizale berriak prestatzeko eta garatzeko zerbitzuen prestakuntza.

  • BiscayTIK Fundazioa

    Lehendakaritza Saila. Teknologia Berrien erabilera arloan udalak modernizatzea eta tokiko administrazio elektroniko alorrean Bizkaia erreferentea bihurtzea.

  • Bizkaia Bizkaialde

    Kirolaren sustatzaileen ahalegin ekonomikoak koordinatzeko funts publiko eta pribatuak biltzen dituen erakundea da Bizkaia Bizkaialde Fundazioa, sustatzaileon inbertsioa ahalik eta errentagarriena bilakatzeko, Bizkaiaren sustapenean parte hartzeko eta kirolaren beraren antolamendu egoki eta eraginkorra lortzen laguntzeko.

  • Bizkaikoa

    Kultura Saila. Foru herri-erakundea. Foru jabetasuneko diren museoak kudeatzea eta Bizkaiko museoiei euskarri tekniko eskaintzea, baita Bizkaiko kultur ondarea zabaltzea ere.

  • Bizkaiko Tutoretza Erakundea

    Zuzenbide pribatuko herri izakia da, irabazi asmorik gabea, berariazko nortasun juridikoa eta gaitasun juridiko osoa duena, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailari iratxikia dagoena. Erakundearen zeregin nagusiak ondoko hauek dira: egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duten eta legez ezindutzat jotzen diren adinekoen tutoretza eta kuradoretza egikaritzea, baldin eta epai-agintaritza eskudunak horrela egiteko agintzen badu, bai eta ezintasun-prozesuaren menpe dauden pertsonei epai-babesa ematea edota epai-agintaritzak ustez babesik gabe dauden pertsonak defendatzeko ezartzen dituen bestelako zeregin guztiak burutzea ere. Xede horiez gain, Zuzenbide Pribatuko Herri Izakia den Tutoretza-Erakunde honi dagokio tutoretzapeko helduak integratu eta normalizatzeko ekintza oro bultzatu eta gauzatzea, eta bai pertsona horien eta Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapeko adingabeen errentak eta ondareak kudeatzea ere.