Erabilerraztasuna Bizkaia.eus-en aplikatua

Sarrera

Erabilerraztasunaren bidez, zenbait erabiltzaile taldek Interneten nabigatzeko dituzten oztopoak desagerrarazi nahi dira, edo behinik behin gutxitu; hala, informazioa eskuratzeko modua izango dute. Erabiltzaileek zailtasun fisikoak eta psikikoak izan ditzakete, baita darabilten teknologiarekin lotutakoak ere:

  • Ikusteko, entzuteko edo mugitzeko arazoak
  • Edukia ulertzeko zailtasuna
  • Intuizio gutxiko nabigazioa
  • Konexio motela
  • Nabigatzaile zaharkituak edo edukia ondo interpretatzen ez dutenak
  • Zenbait tresna ez izatea (arratoia, teklatua, etab.)

Bizkaiko Foru Aldundiak jakin badaki zein garrantzitsua den erabilerraztasuna interneten, edozeini ematen diolako aukera Bizkaiko Foru Aldundiaren edukietan sartzeko. Horregatik, erabilerraztasuna betetzen eta egunez egun hobetzen saiatzen da.

Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren zenbait web gune ez dira erabilerrazak, gehienbat web gunearen konplexutasun teknikoagatik edo egun oraindik diren zailtasun teknologikoengatik, baina pixkanaka bizkaia.eus-eko web gune guztiak erabilerrazak izatea lortzea da helburua.

Zehazkiago, www.bizkaia.eus web guneak erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea.

www.bizkaia.eus web gunearen pean dauden orriei aplika dakieke erabilerraztasuna betetze hori, leiho berrian irekitzen diren esteketara garamatzaten orriei izan ezik.

www.bizkaia.eus-en Webeko erabilerraztasunaren Egiaztapena

www.bizkaia.eus web guneak AENOR-en Weben Irisgarritasunaren ziurtagiria lortu zuen eta gaur egun indarrean mantentzen du UNE 139803:2004, “Aplikazio informatikoa ezintasunak dituzten pertsonentzat. Webeko edukietara iristeko beharkizunak” betetzen direla egiaztatzeko seihilero egiten diren ikuskapen teknikoen bidez eta baita AENOR-ek egiten dituen webeko irisgarritasuna kudeatzeko ustezko auditoretzen bidez ere:

  • Egiaztapena: Web gune erabilerrazak
  • Erabilerraztasun maila: AA
  • Norainokoa: www.bizkaia.eus
  • Emakida data: 2007-05-03

Bateragarritasuna estandarrekin

Ikusizko diseinua www.bizkaia.eus web guneko orri guztiek betetzen dituzte diseinu erabilerrazaren gaineko jarraibideak edo printzipio orokorrak, A Bikoitza maila, W3C :-ko WAI Lan-taldeak ezarriak

  • HTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa HTML5.
  • Web Edukien Erabilerraztasun Jarraibideen 2.0 bertsioa - AA Mailarekin adostasuna.
  • Orrialde honen erabilerraztasunaren ziurtagiria AENOR-en partez

Ikusizko diseinua

Baldin eta nabigatzaileak edo nabigaziorako tresnak ez badie eusten estilo orriei, egiturako markatzeari esker erabat irakur daiteke web gunearen edukia.

Erabilerraztasun maila baliozkotzea

2007ko maiatzaren 3tik hona garaturiko www.bizkaia.eus-eko orri guztiak A eta A Bikoitza mailetara igaro dira, eta formatuaren arabera, teknologiak ahalbidetzen dien erabilerraztasunaren inguruko ezaugarriak dituzte artxiboek.

Orrialde batzuetan agiriak/artxiboak ager daitezke (berbarako, PDF formatuan, Word formatuan eta abar), eta bai ezin atzi daitezkeen multimedia arloko edukiak ere; hala ere, horien guztien egokitzapena lantzen ari gara:

  • PDF formatuko dokumentuak. Adobe Reader doako aplikazioa erabiliz ikus daitezke dokumentu horiek. PDF formatuko dokumentu gehienak ez dira erabilerrazak www.bizkaia.eus web gunean, baina webeko erabilerraztasua betetzeko ahalegin handiak egiten ari dira gaur egun.
  • Multimedia edukiak. 2009/10/9 baino lehenago sortutako prentsaurrekoak ez dira erabilerrazak.

2007/05/03aren aurreko edukiak historikotzat jotzen dira eta baliteke eskura ez izatea. Baldin eta zuk behar duzun agiri edo edukiren bat eskura ez badago, jo ezazu, arren, guregana kontsulta, kexa, iradokizun eta komunikazioei buruzko formularioaren bidez. Eduki horien bertsio berriek A eta A bikoitza deritzen mailei dagozkien eskuragarritasun-beharkizunak beteko dituzte.