EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA

Ekonomia Sustatzeko Sailaren helburua da Bizkaia finkatzea lurralde berritzaile, talentudun, erakargarri, konektatu eta orekatu gisa, hala bermatuko baita etorkizuneko Bizkaiaren identitatea kalitateko enplegua sortu eta mantentzeko duen ahalmen handia izatea eta Europako abangoardia ekonomiko eta sozialean mantentzea.

Horretarako, Ekonomia Sustatzeko Sailak politika publiko ugari egiten ditu jarduera hauek sustatzeko: Bizkaian nazioarteko sistema aurreratuenen bikaintasun-mailekin lan egingo duen ekintzailetza aurreratuari laguntzeko ekosistema berri bat sortzea, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzea eta enpresa horiek ekonomia digitalera egokitzea, talentua erakarri eta hemen geratzea eta eskualdeetan lehiakortasunari laguntzea Bizkaiko eskualdeen arteko garapen orekatua eta ekonomia sustatzeko ekimen guztien kapilaritatea lor daitezen.

Horrez gainera, Ekonomia Sustatzeko Sailak lan egiten du Bizkaiaren kanpoko irudia indartzeko eta Bizkaiko estrategia turistikoa diseinatu eta garatzeko.

albisteak