AHALDUN NAGUSIARI LAGUNTZEKO UNITATEA

Ahaldun Nagusiari Laguntzeko Unitatea arduratzen da Bizkaiko Foru Aldundiaren jarraibide estrategikoak formulatu eta koordinatzeaz, ekintza-unitate bat mantentzeko; era berean, unitate horrek kudeatzen du erakundearen komunikazioa eta munduko beste herrialde batzuekin dituzten harremanak.

ZER EGITEN DUGU: AHALDUN NAGUSIAREN KABINETEA

Zuzendaritza hau Foru Aldundiak abian jartzen dituen proiektuak Bizkaiko pertsonei jakinaraztez arduratzen da.

Komunikaziorako Zuzendaritza, modu berean, Aldundiaren eta komunikabideen arteko zuzeneko lotura da. Horiei zerbitzua prentsa sailaren bidez eskaintzen die.

Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Bizkaiaren eta beste herrialde batzuen arteko harremanak erraztez arduratzen da, Foru Aldundiak enpresaren, ekonomiaren, gizartearen edo kulturaren eremuan lan bideak irekitzeko interesa badu. Halaber, lurraldeak nazioarteko guneetan parte hartzea bultzatzen du, Invest in Biscay programaren bidez atzerriko inbertsioak erakartzeko ekimenak koordinatzeaz gain.

Aldundia etengabeko harremanetan dago Europarekin eta Bizkairako interesgarriak izan daitezkeen programa, zerbitzu edo laguntzekin. Ildo horri jarraiki, eztabaida gune europarretan Aldundiaren partaidetza kudeatzen du eta lurralderako interesgarria izan daitekeen informazio europarra hedatzen du.

ZER EGITEN DUGU: ESTRATEGIA DIGITAL ETA KORPORATIBOAREN KABINETEA

Bizkaiko Foru Aldundiaren, bere sailen eta sektore publikoko entitateen plangintza zuzentzen duten ildo estrategikoak eta lehentasunezko jardun-arloak formulatzen ditu Estrategia Digital eta Korporatiboaren Kabineteak, gobernu-ekintza komuneko unitateari euste aldera.

Sailen arteko jardunak zuzendu, bultzatu eta koordinatzen ditu; askotariko arloen planen eta ekintzen jarraipenaz eta barne- nahiz kanpo-kontrolaz arduratzen da, eta lankidetzako eta gobernu irekiko espazioak bultzatzen ditu. Gainera, Foru Aldundiaren datu-estrategia definitzeaz arduratzen da, baita datuen digitalizazioaz eta gobernantzaz ere.

Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiko sailen arteko proiektuak zuzentzen eta garatzen ditu, erakundearen kudeaketa-eredua bideratuz administrazio moderno, berritzaile eta garden bihur dadin; baliabide publikoen erabileran efizientzia hobetzeko ekimenak sustatzen ditu, eta zerbitzu publikoen eta Bizkaiko herritarren ongizatea hobetzea dakarten ebaluazio-sistema komunen diseinua bultzatzen du. Halaber, datu-estrategia definitzeaz arduratzen da, baita datuen digitalizazioaz eta gobernantzaz ere.

Planen Koordinazio, Ebaluazio eta Jarraipenerako Zuzendaritza Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiko sailen arteko ekimenak, proiektuak eta jardunak zuzentzen eta bultzatzen ditu, eta horien jarraipenaz eta koordinazioaz arduratzen da, herritarrei zerbitzu hobea emateko. Foru-sailei beren helburuak definitzen, helburuok betetzeko estrategia orokorra ezartzen, eta helburu horiek lortzeko plan zehatzak garatzen laguntzen die. Halaber, parte hartzeko eta gobernu irekiko foru-ekimenak bultzatzen ditu.

albisteak