Web de Fondos - Grandes Inversores - Introducción

INBERTITZAILE HANDIAK

Funtsenak berenak:

Ezarritako betekizunak betetzen dituzten Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EELIF) % 1ean kargatuko ditu Sozietateen gaineko Zergak..

Funtsetako partaideenak:

Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EELIF) direla eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tributazioan partaidetzen eskualdaketetan lortzen diren errentei salbuespena aplikatu ahal zaie berrinbertsioagatik.

Hain zuzen ere, hauxe xedatzen da berrikuntza bultzatzeko Europako funtsez:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotan % 15eko murrizketa ezartzen da, 750 euro gehienez, zergaldian partaidetzak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoengatik. Horretarako, partaidetzak bost urtez mantendu beharko dira.
  • Erosten diren partaidetzak Ondarearen gaineko Zergatik salbuesten dira.

Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsen eta ekoizpen-kapitalizazioa bultzatzeko Europako funtsen partaidetzak salbuetsita daude Ondarearen gaineko Zergaren eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kargatik.