Web de Fondos - Fondos Filpe - Introduccion

EELIF FUNTSAK

Europako epe luzerako inbertsio-funtsei dagokienez, funtsok finantzaketa iraunkorra ematen dute bai askotariko azpiegitura-proiektuentzat, bai erraz identifika daitekeen eroslerik ez duten kapital- nahiz zor-tresnak jaulkitzen dituzten kotizaziorik gabeko enpresentzat edo kotizatutako enpresa txiki eta ertainentzat, eta, hala eginez, Europar Batasuneko ekonomia erreala finantzatzen eta haren politikak betearazten laguntzen dute.

Aldi berean, beste lehentasun bat ere agertzen zaigu: herritarrek parte hartzea helburuon finantzaketan; izan ere, gizarteak bere aurrezkia mobilizatu behar du denon helburu kolektibo nagusiak lortu ahal izateko, horrek ongizate handiagoa baitakar. Herritarrek berrikuntza teknologikoko eta enpresa-kapitalizazioko proiektuen finantzaketan parte hartzea sustatzeko, berrikuntza bultzatzeko Europako funtsei eta jarduera ekonomikoaren finantzaketa eta ekoizpen-kapitalizazioa bultzatzeko Europako funtsei lotutako jarduera ekonomikoa garatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak zerga-pizgarri batzuk ezartzen ditu zergadunen zuzeneko zergei eragiten dieten zerga nagusietan.

Hemen ezarritako betekizunak dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko apirilaren 29ko 2015/760 (EB) Erregelamendua, Europako epe luzerako inbertsio-funtsei buruzkoa (231 KB). Gainera, zerga-pizgarriak aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da honako betekizun hauek ere betetzea:

  • i) Funtsak bere ondarearen 100eko 95 gutxienez inbertitu behar du inbertsiorako egokiak diren aktiboetan, Europako Parlamentu eta Kontseiluaren Europako epe luzerako inbertsio-funtsei buruzko 2015eko apirilaren 29ko 2015/760 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan xedatzen denaren arabera.
  • ii) Inbertitzaileetatik inork ezin du eduki bere ondarearen 100eko 15etik gorako partaidetza funtsean, zuzeneko zein zeharkako partaidetzak kontuan hartuz, abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauak 42. artikuluan xedatzen duenaren arabera lotuta dauden pertsona edo entitateenak barne.

Erakunde inbertitatzaileen partaidetzak ez dira kontuan hartuko partaidetza-zenbaketan; honako hauek hartuko dira halakotzat: Europako Parlamentu eta Kontseiluaren finantza-tresnen merkatuei buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zehazten direnak.

Gainera, funts bateko partaideek Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen Europako epe luzerako inbertsio-funtsetarako (EELIF) ezarritako zerga-pizgarriei heldu nahi badie, funtsak onartuta eduki behar du berrikuntza bultzatzeko Europako funtsa, jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsa edo kapitalizazio produktiboa bultzatzeko Europako funtsa dela, eta horretarako honako betekizun hauek bete behar dira (kasuan kasukoak, epe luzerako funtsaren arabera):

Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen Europako epe luzeko inbertsio-funtsak.

Inbertsio-funtsaren izendazioa Inbertsio-funtsaren IFK Entitate kudeatzailea Funts mota Ebazpenaren data Ebazpenaren zenbakia Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena
FONDO DE INNOVACIÓN FILPE V-95.920.310 Solventis SGIIC Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsa. 18/06/2018 14/2018 14/2018 Ebazpena (181 KB)

Web de Fondos - FILPE - Detalle

  • Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsak