Bizkaibus tarifak

Bizkaibus zerbitzuak gunekako tarifa-sistema dauka eta bertan, orokorrean, Udalerri bakoitza (zeinetatik bere lineak ibiltzen diren) 1etik 5era bitarteko zenbakia duen gune bati esleituta dago.

Bizkaibuseko tarifa-sistemari eta horren gunekako mapari buruzko informazio osoa hurrengo agirian dago

Eskuratu dokumentazioa

Gunea 1

  • Bilbao

Gunea 2

  • Alonsotegi
  • Arrigorriaga
  • Barakaldo
  • Basauri
  • Berango
  • Derio
  • Erandio
  • Etxebarri
  • Galdakao
  • Getxo
  • Leioa
  • Lezama
  • Loiu
  • Ortuella
  • Portugalete
  • Santurtzi
  • Sestao
  • Sondika
  • Valle de Trapaga-Trapagaran
  • Zamudio
  • Zaratamo

Gunea 3

  • Abanto y Ciervana-Abanto Zierbena
  • Amorebieta-Etxano
  • Arantzazu
  • Arrankudiaga
  • Arrieta
  • Artea
  • Barrika
  • Bedia
  • Dima
  • Fruiz
  • Galdames
  • Gamiz-Fika
  • Gatika
  • Gordexola
  • Gorliz
  • Güeñes
  • Igorre
  • Larrabetzu
  • Laukiz
  • Lemoa
  • Lemoiz
  • Maruri-Jatabe
  • Meñaka
  • Morga
  • Mungia
  • Muskiz
  • Plentzia
  • Sopela
  • Sopuerta
  • Ugao-Miraballes
  • Urduliz
  • Zalla
  • Zeberio
  • Zierbena

Gunea 4

  • Abadiño
  • Amurrio
  • Areatza
  • Artzentales
  • Artziniega
  • Ayala/Aiara
  • Bakio
  • Balmaseda
  • Bermeo
  • Berriz
  • Busturia
  • Durango
  • Errigoiti
  • Forua
  • Garai
  • Gernika-Lumo
  • Iurreta
  • Izurtza
  • Laudio/Llodio
  • Mañaria
  • Mundaka
  • Murueta
  • Muxika
  • Orozko
  • Okondo
  • Sukarrieta
  • Zaldibar
  • Zeanuri

Gunea 5

  • Ajangiz
  • Amoroto
  • Arrasate/Mondragón
  • Arratzu
  • Atxondo
  • Aulesti
  • Berriatua
  • Ea
  • Eibar
  • Elantxobe
  • Elorrio
  • Ereño
  • Ermua
  • Etxebarria
  • Gautegiz - Arteaga
  • Gizaburuaga
  • Ibarrangelu
  • Ispaster
  • Karrantza Harana/Valle de Carranza
  • Kortezubi
  • Lanestosa
  • Lekeitio
  • Mallabia
  • Markina-Xemein
  • Mendata
  • Mendexa
  • Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
  • Mutriku
  • Nabarniz
  • Ondarroa
  • Otxandio
  • Trucios - Turtzioz
  • Ubide
  • Urduña/Orduña
  • Ziortza-Bolibar

Familia ugariak

Familia ugariko kideei % 20 eta % 50 arteko deskontuak aplikatuko zaizkie (familia ugari orokorra edo berezia izatearen arabera) dagokion tituluaren tarifaren gainean.

Creditrans eta Gizatrans tituluetan halako deskontuetarako eskubidea izateko, erabiltzaileek egiaztatu beharko dute familia ugari bateko kideak direla eta egoera hori adierazi beharko dute Barik txartel pertsonalizatuan.

6 urtetik beherako umeen eta mugikortasun murriztuko pertsonen laguntzaileen bidaia-baldintzak

Bidaiarako baliozko txartela duten adinekoek lagunduta doazen 6 urtetik beherako umeek ez dute garraio-txartelik behar. Era berean, garraio-txartelik gabe bidaiatu dezakete itsuen eta gurpildun aulkia behar duten mugikortasun murriztuko pertsonen laguntzaileek, baldin eta itsuek edo gurpildun aulkia behar duten mugikortasun murriztuko pertsonek bidaiarako baliozko txartela badute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabili esteka hau: CTB

  • Noizbehinkako txartela

    Autobuseko gidariak ematen du eta bidaia bakar baterako balio du.

    Bizkaibusek gunekako tarifa-sistema duenez, horren prezioa jatorriko eta helmugako geltokiko Udalerriak dauden gunearen araberakoa da.

    Bidaiariak bere ibilbidean zeharkatzen duen gune-kopuruaren arabera, honako hauek dira indarrean dauden tarifak:

    • Guneak
      1 2 3 4 5
      Tarifa 1,35€ 1,50€ 1,90€ 2,55€ 3,35€

    Oharra: A3247 Bilbao - Aireportua/Aeropuerto linean, bidaia baterako billetearen prezioa 3 eurokoa da aireportura egiten diren bidaietarako.

  • Creditrans

    Creditrans titulua Bizkaiko Garraio Partzuergoak emandako titulu bat da, txanpon-txartel motakoa, sistema horri atxikitako garraioetan tarifa murriztua ordainduz bidaiatzeko balio duena. Hauek daude sartuta sistema horretan: Bizkaibusa, Metroa, Bilbobusa, Tranbia, RENFE, FEVE, etab.

    Barik txartelean, gutxienez 5 euro eta, gehienez, 90 euro kargatu daitezke Creditrans titulua dela-eta. Saldo hori bidaiak egin ahala kontsumitzen da.

    Creditrans titulua Barik txartel anonimo batean sartuta badago, pertsona batek baino gehiagok erabil dezake txartel hori bidaiak egiteko; gehienez ere 10 pertsonak erabil dezakete, baina hiru minuturen barruan, betiere.

    Bidaia bakoitzari aplikatzen zaion prezioa operadoreak ibilbide horretarako ezarritakoa izango da. Garraio-aldaketa eginez gero, egindako bi ibilbideen prezio osoaren % 20ko hobaria aplikatuko da.

    Bizkaibusen Creditrans-arekin ordaindutako bidaietarako indarrean dauden tarifak, bidaiariak bere ibilbidean zeharkatzen duen gune-kopuruaren arabera, honakoak dira:

    • Guneak
      1 2 3 4 5
      Tarifa 0,99€ 1,14€ 1,39€ 1,80€ 2,45€
  • Gizatrans

    Gizatrans Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitzen duen garraio-titulu pertsonalizatu bat da, txanpon-txartel motakoa, eta titularrak berak bakarrik erabil dezake. Bada, titulu horrek balio du sistemari atxikitako garraioetan tarifa sozial hobariduna ordainduz bidaiatzeko.

    Titulu hori egiaztatzeko karneta Barik txartel pertsonalizatua bera izango da.

    Gizatransen onuradun izateko, erabiltzaileak egoera hauetako batean egon behar du:

    • 65 urtetik gorakoa izatea.
    • Baliaezintasun handia edo baliaezintasun absolutua izatea.
    • % 65eko edo hortik gorako desgaitasuna izatea.

    Barik txartelean, gutxienez 5 euro eta, gehienez, 90 euro kargatu daitezke Gizatrans titulua dela-eta.

  • Gazte 70

    Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat.

    • Gehienez ere, 70 bidaia egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean. Behin 70 bidaiak amaituta, berriro ere karga daiteke.
    • Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotren, Bilboko tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke.
    • Txartel pertsonalizatuan sar daitezke eta txartelaren titularrak bakarrik erabil dezake.
    • Familia Ugaria izaera egiaztatu duen pertsonarentzat tarifari %20 edo %50eko deskontua aplikatzen zaio, Familia Ugaria arrunta edo berezia bada.
  • Gazte oro

    Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat.

    • Bidaiak mugarik gabe egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen. artean.
    • Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotren, Bilboko tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke.
    • Txartel pertsonalizatuan sar daitezke eta txartelaren titularrak bakarrik erabil dezake.
    • Familia Ugaria izaera egiaztatu duen pertsonarentzat tarifari %20 edo %50eko deskontua aplikatzen zaio, Familia Ugaria arrunta edo berezia bada.
  • Bilbao Bizkaia Card (BBC)

    BBC txartela Bizkaiko Foru Aldundiaren txartel turistikoa da; txartela barik euskarrian dago eta bisitariak prezio finko baten erosten du. Prezio hori eskuratuko den txartel motaren arabera aldatzen da (24, 48 edo 72 orduko iraupena), eta bisitariari denbora horretan zehar aisialdi eta kulturari dagokienez (museoak, jatetxeak, etab.), interesgarriak diren gune desberdinetan erabiltzeko aukera ematen dio; halaber, aukera dago txartelaren indarraldian mugarik gabe garraio publikoan erabiltzeko.

    Informazio gehiago helbide honetan: http://www.bilbaobizkaiacard.com