• Aplikazio horri esker, Bizkaibusen erabiltzaileek Bizkaian zehar autobusez bidaiatzeko beharrezko duten informazio guztia eskuratu ahal izango dute, Bizkaibusen zerbitzuak Bizkai osoa hartzen baitu.

    Hemendik aurrera, Interneterako sarbidea eta APP Bizkaibus aplikazio berria deskargatzeko edukiera duten gailu mugikorren bat duten herritarrek hainbat informazio izango dute eskura: Bizkaibus zerbitzua osatzen duten lineak eta geralekuak, linea guztien ibilbide osoak, indarrean dauden ordutegiak zein data jakin baterakoak.

    Toki jakin baten GPS kokalekua abiapuntu hartuta, gertuko geltokiak zein diren ikusi ahal izango da, eta itxaron beharreko denbora kontsultatu ere bai.

    Are gehiago, aplikazio berriari esker, mapa batean ikusi ahal izango da nola heldu oinez bakoitzak nahi duen geltokira, bai eta ibilbidea eta jarraibideak testu batean jaso ere, aukeraturiko geltokiaren ikuspegi panoramiko batekin batera.

    Halaber kontsultatu ahal izango dira hainbat lekutara heltzeko lineak: aireportua, tren-geltokiak, metro-geltokiak, hondartzak edo unibertsitatea, bai eta Burdinmendi bide berdearekin loturak dituzten geralekuak ere.

    Geltoki bat zure gustuko geltokien zerrendan badago, nahikoa izango da bi aldiz ukitzea, autobusa etorri arte zenbat denbora itxaron beharko den jakiteko. Erraz eta azkar.

    Hasieran zalantzak sor daitezke. Hala bada, laguntza atala kontsultatu daiteke, aplikazioa nola dabilen ulertzeko eta eskura dauden aukera guztien berri jakiteko.

    Era berean, Bizkaibusen Bezeroari Laguntzeko Zerbitzuan, 946 125 555, zerbitzu berria instalatu eta erabiltzeko behar den laguntza guztia emango dute.

    Bizkaibus mobile

  • Bizkaiko Foru Aldundiak urtero garatu ohi du Bizkaibusen erabiltzaileak jasotako kalitatea neurtzeko plan zehatz bat.

    Erabiltzaileak zerbitzuaren kalitateaz duen pertzepzioa aztertzera bideratutako ebaluazioaren zatia urtero egiten den inkesta baten bidez egiten da.

    Ikerketaren helburu nagusia da Bizkaibusen oraingo zerbitzua erabiltzen duten pertsonek zerbitzuaren kalitateaz eta asebetetzeaz duten informazioa jasotzea, zeintzuk diren zerbitzua hobetzeko dauden osagaiak zehaztu ahal izateko.

    Erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, eta Bizkaibusen lineak erabiltzen dituzten 3000 pertsona ingururi elkarrizketak pertsonalak egin zaizkie.

    Inkesta horiek 2018ko azaroan egin dira.

    2018ko Zerbitzuaren kalitateari buruzko azterketa

  • Bizkaiko Foru Aldundiak liburuxka bat argitaratu du, mugikortasun urriko pertsonei garraio publikoen erabilera errazteko.

    Honakoa da helburua: mugikortasun urriko pertsonek, zerbitzua ematen duten enpresek zein langileek eta gainerako bidaiariek jakitea zeintzuk diren pertsona horien eskubideak eta zeintzuk diren haiekiko betebeharrak.

    Horretarako foileto bat txiki bat kaleratu da, pertsona hauek dituzten eskubideak azalduz.

    Lehenengo eta behin: nortzuk dira mugikortasun urriko pertsonak:

    • Gurpil-aulkian doazen pertsonak.
    • Haurrekin doazen pertsonak, baita kotxeko haurrekin doazenak ere.
    • Haurdun dauden emakumeak.
    • Adineko pertsonak.
    • Ezintasun fisikoak, psikikoak eta sentimenekoak dituzten pertsonak.
    • Itsuak

    Beraien eskubideak ondokoak dira:

    • Erosoen zaien atea erabiltzea autobusera sartzeko edo irteteko.
    • Pertsona horiek eskatzen dutenean, arrapala edo plataforma aktibatzea, halakorik badago.
    • Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako eserlekuak erabiltzea; eserlekuak behar bezala identifikatuta egongo dira.

    Liburuzka

  • Bizkaibusek maskota eramateko aukera ematen du, horrelako baldintzak betetzen badira. Animalia daraman erabiltzailearen ardura izango da gorabeherak edo kalteak eragoztea.

    Honako hauek eraman ahal dira bidaietan:

    • 8 kilotik beherako txakurrak eta katuak. Kaiola edo ontzi itxi batean eraman beharko dira.
    • Desgaitasuna dutenentzako itsu-txakur, laguntza-txakur eta etxe-txakurrak.
    • Segurtasuneko langileen txakurrak.

    Honako hauekin ezin izango da bidaiatu:

    • Beste edozein maskota motarekin.
    • Animalia exotikoekin (narrastiak, armiarmak, intsektuak, e.a.).
  • Bizkaibusek iraunkortasunaren eta ingurumenaren aldeko apustu irmoa egin du eta, hortaz, Bizkaibusen flota guztiak gas kutsakorrak murriztearen harira Europak ezartzen dituen estandarrak betetzen ditu, zehazki, Euro VI Europako araudian ezarritakoa.

    Gaur egun, Bizkaibusen flotak teknologia hibridodun eta elektrikodun autobusak ditu dagoeneko. Gure flota-berritzeek teknologia garbiagoen aldeko apustua egiten jarraituko dute, posible den tokietan.

    Bizkaibusen flotan atmosferara isurtzen diren gas kutsakorren emisioa murrizten jarraitzeko konpromisoak mugiarazten gaitu.

  • Txosten honetan, zehatz azaltzen da nola jardun duen Bizkaibus 2016. urtean, eta xeheki aipatzen dira zerbitzu horren jarduera definitzen duten adierazle nagusiak.