2019(e)ko maiatzaren 27(a) 10:00

«La Encartada Moda. Moda eta Tradizio Garaikidearen Topaketak» aurkezpena Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak «La Encartada, Moda eta Tradizio Garaikidearen Topaketak» ekimena aurkeztuko du. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimena da. Lorea Bilbaorekin batera, hauek izango dira ekimenaren aurkezpenean: Begoña de Ibarra La Encartada fabrika-museoko zuzendaria, Alberto Etxebarrieta «La Encartada Moda» proiektuaren zuzendaria, Eder Aurre diseinatzailea eta Betitxe Saitua artista.

Topaketak maiatzaren 31n eta ekainaren 1 eta 2an izango dira, La Encartada fabrika-museoan (Balmaseda), eta Euskadin eta nazioartean modaren diseinuan eta sorkuntzan egun nabarmentzen diren pertsonek ezagutzera emango dituzte beren lanak, modu esperimentalean, ikuspegi abangoardista batetik, baina, aldi berean, artisau-lanetik gertu dagoen ikuspegitik.