2019(e)ko otsailaren 28(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gorabidek Gorakide bereizgarria aurkeztu dute

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatuak eta Hugo Baroja Gorabideko presidenteak, prentsaurreko bidez, Gorakide aurkeztu dute; adimen-desgaitasuna duten pertsonekin harturiko konpromisoa aitortzen duen bereizgarria, adimen-desgaitasunaren arloarekin lotura zuzenik ez duten Bizkaiko erakundeentzako eta partikularrentzako xedatua. Horiekin batera, Conchi Basabe Gorabideko erabiltzaileak ere hartuko du parte.

Ekitaldian Gorakide bereizgarria jaso duten ehun erakunde eta partikularrek (esate baterako, Guggenheim museoa, Athletic fundazioa, Deustuko Unibertsitateko eta EHUko fakultateak edo Kazetarien Euskal Elkartea) osaturiko talde baten ordezkariak ere izango dira.