2019(e)ko otsailaren 27(a) 11:19

Rementeriak eta Iruarrizagak Foru Ogasunaren proiektu berri bat aurkeztuko dute

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak eta Ogasun eta Finantzen foru diputatu José María Iruarrizagak zerga-iruzurraren aurkako borroka indartuko duen sistema bat aurkeztuko dute prentsaurreko bidez. Sistema hori Bizkaiko 100.000 zergadun ingururi dago zuzenduta eta, aldi berean, hobetu egingo du Foru Ogasunak eskaintzen duen laguntza.