2019(e)ko otsailaren 12(a) 10:00

Aldundiak eta EHUk Emakumeak eta Kirola izeneko estatu mailako II Kongresuaren aurkezpena, «Berdintasunerantz eskalatzen» lelopean

Otsailaren 13an, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak eta Idoia Fernández EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak Emakumeak eta Kirola izeneko estatu mailako II Kongresua aurkeztuko dute. Ekitaldia EHUren Bizkaia Aretoan izango da, Bilbon, otsailaren 25ean eta 26an.

Kongresuan berdintasunaren eta kirolaren arloetan ospe handikoak diren pertsonalitateek hartuko dute parte.