2019(e)ko azaroaren 28(a) 08:27

Gizartegune berri batek emakume feministen begiradaz hausnartu du gizonek berdintasunaren alde duten zereginari buruz

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

XIV. Gizarteguneak berritasun bat izan du eta esku hartze guztietan emakume feministak izan dira protagonista. Maskulinitate berriak gai estrategikoa dira berdintasunerako foru politiketan.

Nardini, López, Riba, Laespada, Tomé eta Campelo.

Teresa Laespada: "Feminismoa gizonei ere badagokie"

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak Gizartegune topaketaren edizio berria bultzatu du gaur, eztabaidarako eta hausnarketarako esparrua izan dena. Topaketa hau hamalaugarrena izan da eta, oraingoan, emakume feministek berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka gizonek duten zereginari buruz duten ikuspegia izan du ardatz.

Topaketa berritzailea izan da programa osoaren protagonistak emakume feministak izan direlako, eta maskulinotasun berri baten aldeko lanaren barruan kokatzen da, gai hau estrategikoa delako berdintasunerako foru politiketan.

Gizonen zereginari buruzko planteamenduan honako hauekin bat egin behar dutela azaldu da: berdintasuna babestu; indarkeria matxistaren aurka egon, maila guztietan; heroi erromantikoak edo sexu-harrapariak izateari uko egin; berdintasunezko afektibitatea eta sexualitatea garatu; etxeko eta familiako eremuan parte hartuz inguruko pertsonak zaindu; zaintzea ere behar eta merezi dutela onartu; ahulak direla onartu; samurtasuna emateko eta jasotzeko gai direla onartu; euren pribilegio matxistei uko egin; eta berdintasun-baldintzetan prestigio  eta botere espazioak partekatu.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko  foru diputatuak eman dio hasiera jardunaldiari, eta baieztatu du mundua aldatzen ari dela, eta maskulinitatea ere bai, izan ere, feminismoa gizonentzako emantzipazioa ere bada, eurei ere badagokien proposamena da.

Diputatuaren ostean Amparo Tomé soziologoak  eta hezkuntza, genero eta hezkidetzaren arloko soziologiako aditua den ikerlariak hitzaldia aurkeztu du, 'XXI. mendeko hezkidetzaren erronkak: nola inkorporatu haurrak, gazteak eta gizonak berdintasunezko gizartea lortzeko' izenburuarekin.

Ondoren, atsedenaldia egin ostean, mahai-inguru bat egin da, 'Gizonak eta feminismoa' ardatz hartuta; solasaldia Patricia Campelo, Berdintasuneko foru zuzendariak, gidatu du eta honako parte-hartzaile hauek izan ditu:

  • Raquel Riba Rossy. Diziplina anitzeko artista, ilustratzailea, abeslaria eta umorista. "Lola Vendetta eta gizonak: zergatik Lolak  lurperatu zuen bere katana"
  • Krizia Nardini. Genero eta antropologia ikasketetan ikertzaile eta doktorea. MenEngage Europe Member.  'Maskulinitateak birkonfiguratzea sexismoaren aurkako gizon-taldeen bidez: esperientziak, erronkak eta aukerak'
  • Ángela López Ramos. Cepaim Fundazioko Berdintasun Arloko erreferentea. 'Berdintasuna lortzeko estrategia gisa gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko gakoak'

Jardunaldiari amaiera emateko eztabaidarako tartea egon da eta Miryam Artolak ondorio bisual batzuk eman ditu.