2019(e)ko azaroaren 28(a) 12:00

Amaia Alday-Nora Mendizabal eta Iera Agirre-Ainhoa bikoteek jokatuko dute Emakumeen Esku-pilotako II. Bizkaia Txapelketako finala

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Finala larunbat honetan –azaroak 30– izango da, 18:00etan, Bizkaia frontoian. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako txapelketa honetan, amateurren kategoriako kirol-maila oneneko zortzi pilotari lehiatu dira.

Amaia Alday-Nora Mendizabal eta Iera Agirre-Ainhoa Romero bikoteek Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen Emakumeen Esku-pilotako II. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dute azaroaren 30ean Bizkaia Frontoian.

Lorea Bilbao diputatuak Torneoaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, emakumeen presentzia kirolean Aldundiaren erronketako bat da eta, horregatik egingo da aurten bigarren aldiz Andrazkoen esku-pilotako II Bizkaia Torneoa. Diputatuak aipatu zuenez, beren jokoa dela eta, kiroleko lan-kontratu egin diegu pilotariei. Kalitatezko txapelketa bat egin nahi izan dugu, eta berme guztiekin; eredu izan nahi dugu egunero jokalekuan beren onena emateko ahalegina egiten duten emakume pilotarien bultzadari dagokionez.

Guztira  lau bikote aritu izan dira jokatzen eta ETBk emango ditu esku-pilotako finala larunbatean, azaroaren 30ean. Hirugarren eta laugarren postuak 17:00etan jokatuko da eta finala 18:00etan izango da. Esku-pilotako emakumeentzako txapelketa azaroaren 8an hasi zen, bi partidekin (Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Alday  Amaia Alday eta Nora Mendizabalen kontra, eta, bigarren partiduan, Iera Agirre eta Ainhoa Romero Arrate Bergara eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra)  azaroaren 15ean, txapelketako bigarren jardunaldian, beste bi partida jokatu ziren Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Alday  Arrate Bergara y Olatz Ruiz de Larramendiren kontra, eta, bigarren partiduan Iera Agirre eta Ainhoa Romero Amaia Alday eta Olatz Mendizabalen kontra); hirugarren jardunaldia azaroaren 22an izan zen (Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Alday Andrea Aldaregia -Iera Agirreren ordez- eta Ainhoa Romeroren kontra, eta, bigarren partiduan, Arrate Bergara eta Olatz Ruiz de Larramendi Amaia Alday eta Olatz Mendizabalen kontra). Azaroaren 30ean finala jokatuko da Bizkaia Frontoian.