2019(e)ko azaroaren 26(a) 13:09

Aldundiak 2,7 euro inbertituko ditu 2024ra bitartean, Gaztelugatxeko sarrerak eta bisitak antolatu eta hobetzeko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Garatuko dituen proiektuak txoko horren erakargarritasuna aprobetxatu eta Bizkaiko kostalde osoan ekonomia nahiz enplegu jarduera sortzeko estrategia zabalago baten baitan daude, betiere erabilera turistikoa eta eremu babestuaren zaintza bateratuz Urizarreta gunean jada hasi dira BI-3101 errepideko bidegurutzea hobetzeko eta ibilgailuen sarbide horretako segurtasuna handitzeko lanak, eta aparkalekua berrordenatu eta hobetu egingo da autobus eta bizikletetarako bideratutako plazak egiteko Foru erakundeak Ermuko inguruan gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen den gunea birmoldatzea ere aurreikusi du, autobusentzako aparkalekuak jartzeko asmoz Bermeo eta Matxitxako lotzeko oinezkoen bidezidor bat sortzeko lanean ere ari dira, Lurgorri eta Bakio arteko bideari jarraipena emango diona; hala, kostaldeko udalerri biak lotuko ditu bide horrek

Bizkaiko Foru Aldundiak lanean dihardu Gaztelugatxeko sarbideak eta bisitak ordenatu eta hobetzeko hainbat proiektu garatzeko. Proiektu horietan 2,7 milioi euro inbertituko ditu 2024ra arte. Horiek foru erakundea Gaztelugatxeko erakargarritasuna aprobetxatzeko asmoz garatzen ari den estrategia zabalagoaren baitan daude. Estrategia horren premisa da erabilera turistikoa biotopoaren babesarekin bateratzea, gure lurraldeko kostalde osoan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortu ahal izateko.

Zehazki, Aldundia lanean ari da BI-3101 errepidearen eta Gaztelugatxera Urizarreta ingurutik sartzeko bidegurutzea hobetzeko eta bi aparkaleku (bata aipatutako gunean, eta bestea Ermuko aldean) berrordenatu eta hobetzeko. Horrez gain, Bermeoko hirigunea eta Matxitxako batuko dituen oinezkoen bidetxur bat egokitzen ere badihardu.

Lan horiekin batera, Gaztelugatxe bisitatzen dutenen segurtasuna hobetzeko beste neurri batzuk hartuko dira. Zentzu horretan, salbamenduko helikopteroak lur hartzeko gune bat ere egokituko da, ziurrenik ermitarako sarreraren inguruan, leheneago komunak zeuden tokian. Lur hartzeko azalera hori sortzeak ahalbidetuko du nabarmen murriztea larrialdi-taldeek egoerarik larrienetara iristeko behar duten denbora.

BI-3101ko bidegurutzea hobetzea

BI-3101 errepideko (Bermeo-Bakio errepidea) 31+150 kilometro-puntuan Gaztelugatxera sartzeko bidegurutzea hobetzeko lanak zehazten ditu proiektuak.

Hala, sarbidearen berrantolaketa jasotzen du, eta horretarako, BI-3101ko plataforma zabaltzen da Gaztelugatxeko bidegurutzearen tartean. Bada, horrek ahalbidetzen du erdiko errei bat jartzea, bidegurutze horretako mugimenduak hobetu ahal izateko. Gainera, autobusen geltokia berriz ere kokatuko da tokiko errepidean. Neurri horri laguntzeko, autobusek noranzkoa aldatu ahal izateko errei bat jarriko da, eta erreien gunea nahiz aparkalekua urbanizatuko dira. Horrez gain, seinaleztatzeko, balizatzeko eta ibilbidearen defentsetarako jarduketa bat egingo da.

Txertatuko den erdiko erreiak irlatxo bat izango du erdian eta beste bi alboetan, trafikoa bideratzeko. Abiadura aldatzeko errei zentral horrek 3,5 metro izango ditu, BI-3101tik datozen ibilgailuek ezkerrera biratu ahal izateko eta Gaztelugatxera doan errepidera sartzeko.

Autobusen geltokia Bermeo-Bakio errepide zaharrera mugituko da. Hala, errepide horren plataforma handitu egingo da Gaztelugatxerako sarbidea hasten den tokian.

Bi espaloi sortuko dira. Bata Eneperdirako sarbideko eskuinaldean eta bestea proiektuan jasotako autobusen geltokiaren alboan.

Hauek dira proiektu honen helburuak:

  • Sarbideko segurtasuna hobetzea errei zentral bat sortzearen bidez. Biltegiratzeko eta itxaroteko gune bat izango du, ezkerrera modu eraginkor eta seguruagoan biratu ahal izateko eta ibilgailuen arteko gatazkak murrizteko.
  • Oinezkoen segurtasuna hobetzea, autobusen geltokia errei nagusitik mugituta.
  • Sarbidearen barruan maniobragarritasuna hobetzea, autobusek biratu ahal izateko plataforma bat sortuz.
  • Oinezkoen sarbidea ahalbidetzea, proiektuan jasotako oinezkoen bideak lotuko dituzten oinezkoen bi pasabide txertatuz.

Jarduketa horiek 2021eko azken hiruhilekoan amaituko dira, eta oraingo aparkalekuaren ondoko gunean eraikitako noranzkoa aldatzeko plataformarekin osatuko dira. Horren helburua da garraio publiko eta kolektiboaren maniobrak erraztea, eta martxan dago aurtengo urteko erdialdeaz geroztik.

Obrak joan den urriaren 28an hasi ziren, eta 444.547 euroko aurrekontua daukate. Urte amaieran amaitzea aurreikusten da.

Aparkalekua Urizarreta gunean

Urizarretako sarbidetik gertu konponbide bat diseinatu da gaur egungo aparkatzeko arazoetarako; izan ere, desordenatua eta irregularra da, eta arriskua eragin dezake Gaztelugatxera doazenen segurtasunerako.

Hala, Ingurumen organoak ezarritakoa beteko duen eta bi jarduketa barne hartuko dituen proiektua garatuko da. Bata, ibilgailuei zuzendutako 51 plazako aparkalekua (horietako bi mugikortasun urria dutenentzat); eta bestea, gaur egungo aparkalekua birmoldatu eta autobusentzako aparkaleku bihurtzea. Hala, garraio kolektiboko sistemetarako nahiz garraiobide jasangarrietarako (bizikleta, adibidez) irisgarritasuna ere hobetu egingo da.

Aparkaleku berri horrek 1.600 metro koadro inguruko azalera izango du, eta 5,50 metroko zabalerako bidea. Horrek ahalbidetuko du aparkalekuetara iristeko maniobrak egitea eta lekua izatea ibilgailuek noranzkoa aldatu ahal izateko.

Oraingo aparkalekuaren berrantolaketa 24 aparkaleku kentzean eta autobusetarako bi plaza nahiz bizikletentzako gune bat egokitzean datza. Gainerako eremuan espaloiak eta berdeguneak egongo dira.

Gaur egungo aparkalekuaren berrantolaketa horrek ez du eraginik izango informazio-puntuaren kokapenean, baina bai komunenean. Horiek aparkalekuaren plataformako beste toki batean kokatuko dira.

Jarduketa horren azken helburua da garraio kolektiboa (publikoa nahiz pribatua) bultzatzea. Izan ere, autobusak aparkatzeko guneak egokitzen dira, lehenago ez zeudenak, eta aurreikusten da etorkizunean aparkalekua garraio kolektiborako bideratzea, ibilgailu pribatuetarako beharrean. Hala, garraiobide jasangarriak sustatuko dira Gaztelugatxera iristeko, bizikleta kasu.

Lizitazioaren aurrekontua 991.764 euro da, eta egikaritzeko epea 13 hilabete. Está previsto que estos equipamientos estén operativos en el último trimestre de 2021.

Aparkalekuak Ermu aldean

Bizkaiko Foru Aldundiak, halaber, hobekuntza burutu du lehengo Bermeo-Bakio errepidearen aldean; gaur egun alde hori Ermutik iristeko inguruan ibilgailu turismoak aparkatzeko erabiltzen da. Jarduketa honen helburua eskaintza turistiko-kulturalaren ahalmena zabaltzea da Matxitxakoko itsasargia bezalako beste erakarpen-polo batzuekin konektatuz eta, aldi berean, ibilbide berriak sortzea inguruan. Horiek ez ezik, bisitak egiteko beste alternatiba batzuk sustatu nahi dira (sarbide batetik iristea eta beste batetik ateratzea). Halaber, mugikortasun urritua duten bisitarien beharrizanak asetzen dira; izan ere pertsona horien baselizarainoko sarbidea oso baldintzatuta dago, baina Urizarreta eta Ermuko eremuaren arteko ibilbidea egin dezakete eta ibilbide horretan dauden bi begiratokietatik begiratu.

Egingo diren jarduketen artean markesina duen badia bat eraikitzea dago garraio kolektiboaren irisgarritasuna errazteko eta, horrela, aparkalekutik 200 metrora dagoen autobus-geltokitik BI-3101 errepidean zehar gaur egun egiten diren oinezkoen joan-etorriak saihesteko. Era berean aparkaleku gisa erabilitako azalera egokituko da dauden plazak gehitu gabe; horrela, 32 ibilgailurentzako edukiera izaten jarraituko du, autobusentzako 5 plaza berri sortuko dira eta biraketa-plataforma bat egingo da autobus horien maniobrak errazteko.

Jarduketa diseinatzerakoan Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzaren gomendioak bete dira garapenean sartu beharreko materialei eta elementuei dagokienez. Horrela, zoladura bigun-iragazkorreko soluzio bat aukeratu da, inpaktu bisual txikiagoa duena eta, beraz, ingurunea gehiago errespetatzen duena. Aparkalekuaren gainazaleko geruza adokinez osatuta dago eta, horri esker, landaretza hazten da baoetan.

Aparkaleku horren hobekuntza 309.496 eurotan aurreikusi da eta 2024. urtearen erdialderako amaituta egongo da.

Bermeo-Matxitxako oinezkoen pasealekua

Bakiotik abiatzen den eta Lurgorriko merenderora iristen den oinezkoentzako bide bat dagoenez proiektua egin da trazadura horri jarraipena emateko eta Bermeoko hiriguneraino eramateko, enklabeari beste erakargarritasun turistiko bat zuzkituz. Horrela, trazatuak, gutxi gorabehera 7,5 kilometro dituenak, Bermeoko udalerria eta Gaztelugatxeko San Joaneko baseliza lotuko ditu udal kiroldegiaren ondoko aparkalekutik abiatuta, Matxitxakoko itsasargi zaharretik eta Lurgorriko merenderotik.

Oinezkoentzako bide horrek gutxienez 1,50 metroko zabalera izango du trazadura osoan, nahiz eta puntu batzuetan zabalagoa izango den.

Trazaduraren zati batean, Bermeoko hiri-eremuaren barruan dagoena, lehendik dagoen espaloia aprobetxatuko da eta beste baten baso-pista bat egokituko da, sastrakak kenduz eta zoru natural bat aplikatuz (inguruetako agregakinak erabiliko dira). Material hori bera erabiliko da ibilbide osoan, puntu horretatik aurrera eta azken gunera iritsi arte.

Madariaga erreka gainditu behar den tarte bat dagoenez pasabidea diseinatzen ari gara, eta pasabide horrek naturgunean integratzea izango du ezaugarri nagusi, bai eraikitzeko erabiliko diren materialak aukeratzerakoan, bai amaierako estetikan.

Oinezkoentzako bide hori sortzeko lanen barruan sartzen da, halaber, Erleko Puntako begiratokia egokitzea, mugatzeko duen hormigoizko horma eraitsiz eta egurrezko baranda batekin ordezkatuz, bai eta altzariak eta seinaleak berrituz ere.

Pasealeku hori sortzeko aurrekontua 1.020.000 eurokoa izan da eta 2022. urtearen amaieran amaituta egongo dela aurreikusten da.

384.543 bisitari uda honetan

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako proiektuek Gaztelugatxek jasotzen duen bisitari-kopuruaren hazkundeari ere erantzuten diote, aurtengo udan % 15,08 hazi baita 2018ko aldi berarekin alderatuta. Ekaina eta iraila bitartean 384.543 lagun hurbildu dira enklabe hori ezagutzera eta, horietatik, gehienak (154.794) abuztuan iritsi ziren. Hala ere, igoera handiena (% 25,83) ekainean izan da, 2018an 45.783 bisitari izatetik aurten 61.730 izatera igaro delako.

Jende gehien etorri den egunei dagokienez, abuztuaren 15a (6.434 pertsona), uztailaren 31 (4.910) eta irailaren 14a (3.599) izan ziren.

Gaztelugatxe bisitatzen duten pertsona gehienak, % 46,31, Estatuko beste eremu batzuetatik datoz, % 29,57 atzerritarrak dira eta % 24,12 Euskal Autonomia Erkidegotik iristen dira (azken horien artean hamarretik sei bizkaitarrak dira). Estatutik datozenen artean Madrilekoak (% 19,71), Kataluniakoak (% 17,67) eta Gaztela Leonekoak (% 11,45) gailentzen dira.

Gaztelugatxek, halaber, atzerriko 80 herrialde baino gehiagotako pertsonen bisita jaso du, baina pertsona horien % 70 inguru hamar estatutatik datoz. Eta atzerriko jatorriko herrialdeen artean Frantzia (% 28,59), Italia (% 10,52) eta Estatu Batuak (% 6,90) nabarmentzen dira, eta bisita gehienak biltzen dituzten atzerriko hamar herrialde horien zerrenda Alemaniak, Herbehereek, Erresuma Batuak, Holandak, Portugalek, Argentinak eta Errusiak osatzen dute.


Bideoak