2019(e)ko azaroaren 22(a) 14:10

Aldundiak bertan behera utzi ditu larunbaterako programatutako eskola kiroleko jarduerak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Azaroaren 23rako itsasaldeko arriskuko alerta horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak egun horretarako bertan behera utziko ditu uretan egiten diren hurrengo Eskola Kirola Programaren jarduerak (lehiaketak, hastapen eta josteko jarduerak eta aisialdiko jarduerak):

Arrantza, piraguismoa, arraunketa, surf, triatloia, hondartza-boleibola eta bela.

Era berean, azaroaren 23rako haizeko alerta horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirola Programaren barruan dauden ekintzetarako honako gomendioak ematen ditu:

Aterpe barik bazaude:

Urrundu zaitez erlaitzetatik, hesietatik, arboletatik eta publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili zaitez eraikitzen ari diren edo egoera tzarrean dauden eraikinen ondoan bazaude.

Bidaian zoaz:

Ekidin itzazu errepide bidezko bidaiak, eta, edozelan ere, ibil zaitez kontu handiagoz.

Itsasotik hurbil bazaude:

Urrundu zaitez hondartzatik eta haize gogorrak direla eta sor litezkeen mareak eta uhinak hel daitezkeen lekuetatik.