2019(e)ko azaroaren 14(a) 14:39

Aldundiak gizarte-erakundeentzako kudeaketa aurreratuko erronkak eta aukerak azaldu ditu ‘bINKLUSIon’ proiektua

Gizarte Ekintzako Saila

Sergio Murillo, Gizarte Ekintza Saileko foru diputatua: “Proiektu hori, ‘bINKLUSIon’, urrats bat gehiago da kudeaketa hobe baterantz, hots, desgaitasuna duten pertsonei eta horien familiei arreta ematea ahalbidetzen diguten erakunde aurreratuagoen alde egiten duen kudeaketa aurreratu baterantz”.

bINKLUSIon jardunaldi teknikoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak eta Euskalit- Kudeaketa Aurreraturako Euskal Fundazioak ‘bINKLUSIon: gizarte-erakundeentzako kudeaketa aurreratuko erronkak eta aukerak’ proiektuaren inguruko jardunaldi tekniko bat antolatu dute. Jardunaldian 200 parte-hartzaile inguru egon dira eta, nagusiki, Bizkaiko Lurralde Historikoan erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak kudeatzen dituzten erakundeetako langileentzako xedaturik zegoen, gizarte-zerbitzuetan etengabeko hobekuntza sustatzeko xedearekin. Jardunaldi hori Euskadin ospatu den eta aurten 25. urteurrena bete duen Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteko ekitaldien artean sartzen da.

Jardunaldiaren irekieran, Sergio Murillo Gizarte Ekintza Saileko foru diputatuak azpimarratu duenaren arabera, bINKLUSIon proiektua urrats bat gehiago da kudeaketa hobe baterantz; desgaitasuna duten pertsonei eta horien familiei arreta ematea ahalbidetzen diguten erakunde aurreratuagoen alde egiten duen kudeaketa aurreraturantz.

Gaur egungoa bezalako gizarte batean, non emaitza modura lehiakortasunean eta arrakastan oinarrituriko kudeaketa-eredu bat gailentzen den, proiektu hau baliagarria da eta izango da Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren inguruan garapen desberdinak bateratzen dituen lan-metodologia gisa. Aldi berean, Parte-hartze eta Bizi-kalitate Ereduaren funtsezko elementuak eta Gizarte Ekintza Sailaren lehentasunak (bizi-kalitatea, bikaintasuna, etika, gardentasuna, genero-berdintasuna, elebitasuna eta gizarte-konpromisoa) lerrokatuko ditu.

Sergio Murillo ziur dago prozesu honek indartsuago egiten gaituela, tresna bat daukagulako, tresna komun bat delako, Euskadiko edozein jarduera-sektorearen bikaintasunean homologatzen gaituen tresna bat delako eta gaur, lankidetzako historia luze baten ostean, Bizkaiko Hirugarren Gizarte Sektorearen eta Foru Aldundiaren arteko aliantza horren emaitza berriak eskuratzeko gai izaten jarraitzen digula erakutsi digulako, gaineratu du.

‘bINKLUSIon’, eredu partekatu bat

‘bINKLUSIon’ Bizkaiko Foru Aldundiaren Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendaritzak Euskaliten lankidetzarekin martxan jarri duen proiektu bat da. ‘bINKLUSIon’ proiektuaren xedea honako hau da: sektoreko erakundeek, Kudeaketa Aurreratuaren eredua erreferentzia gisa hartuta eta arreta Desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzerako eta bizi-kalitaterako 2016-2019 aldirako Planean (Desgaitasun Plana) identifikaturiko funtsezko elementuetan (bizi-kalitatea, elebitasuna, bikaintasuna, gardentasuna eta abar) jarrita, beren kudeaketan aurrera egin dezatela, modu orekatu eta egokian. Horretarako, 2017an, Foru Aldundiko taldearen eta Bizkaiko Hirugarren Gizarte Sektoreko erakundeen arteko lankidetza eta lana bultzatzen duen proiektu hau jarri zen martxan.

Zentzu horretan, ia bi urtetan zehar, askotariko jarduerak eta praktikak gauzatu dira, eta horregatik orain, jardunaldi tekniko honetan, ezagutzera eman dira bINKLUSIon zer den, nola sortu zen eta nola garatu izan den, orain arte lortu diren emaitzak, horren hedapena eta ezarpena eta, batez ere, proiektuan parte hartzen duten desgaitasunaren arloko 22 gizarte-erakundeen esperientziak partekatu ahal izan dira. Besteak beste, Apnabi, Gorabide, Lantegi Batuak, Fekoor, Avifes, Argia Fundazioa, Rafaela María eta Talleres Usoa erakundeen kudeaketan egindako jardun onak ezagutu dira.


Argazkiak