2019(e)ko azaroaren 08(a) 14:27

Aldundiak bertan behera utzi ditu igande arratsaldeko hirurak arte programatuta zeuden eskola kiroleko jarduerak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Azaroaren 10erako itsasaldeko arriskuko alerta horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak egun horretarako bertan behera utziko ditu uretan egiten diren hurrengo Eskola Kirola Programaren jarduerak (lehiaketak, hastapen eta josteko jarduerak eta aisialdiko jarduerak): arrantza, piraguismoa, arraunketa, surf, triatloia, hondartza-boleibola eta bela.

Elurreko alerta horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utziko du 2019ko azaroaren 10erako Eskola Kirola Programaren mendiko jarduera.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirola Programaren lehiaketak, hastapen eta jostetako jarduerak eta aisialdiko jarduerak egiteko honako gomendioak ematen ditu:

  1. Kirol jardueretarako joan-etorrietan, segurtasun baldintzak handitu itzazu.
  2. Mendi-irteera bat egin nahi baduzu:
    • Informa zaitez joan nahi duzun lekurako iragarpen meteorologikoaz, eta hartu ezazu kontuan eguraldi aldaketa gogorrak oso ohikoak direla mendian.
    • Eraman itzazu soinean ekipamendu eta arropa egokiak. Eraman ezazu motxilan erreserbako jan-edanak.
    • Kirol ekintzak burutuko diren baldintza meteorologikoak direla medio, antolatzaileak irtenbideen ibilbidea bertan behera utzi edo aldatu ditzake.