2019(e)ko azaroaren 07(a) 11:50

Berdintasunari lotutako aurrekontuaren inbertsioa %1 baino handiagoa da lehen aldiz eta Berdintasunari buruzko Araua betetzen du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak % 9,82 handitu ditu inbertitzeko gaitasuna eta baliabideak, "inor atzean ez uzteko". Generoaren Eraginaren Aurretiazko Ebaluazioaren txostenak islatzen du Bizkaiko 2020rako Aurrekontuaren % 76,18k generoaren ikuspegia integratzen duela.

.

Laespada: Sail honetatik pertsonengan gehiago eta hobeto inbertituko dugu

Bizkaiko Foru Aldundiaren Aurrekontuaren proiektuak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zuzenean lotutako gaietarako kalkulatzen duen inbertsioa 16.008.015 eurokoa da 2020rako, hau da, %  1,25, eta lehen aldiz betetzen du Berdintasunari buruzko Foru Arau berrian adierazitako inbertsio publikoari dagokionez gutxienez % 1era iristeko eskakizuna.

Datu horien berri eman du gaur Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Batzar Nagusien Batzordean egindako agerraldian. Agerraldi horretan  zuzentzen duen sailaren aurrekontu-proiektuaren berri eman du eta foru erakundearen kontuen Generoaren Eraginaren Aurretiazko Ebaluazioaren txostena aurkeztu du.

SAILA

Aipatu den Sailari dagokionez aurrekontu-proiektuak ekitaldi honekiko inbertsio ahalmena % 9,82 handitzea ezartzen duela azaldu du, izan ere, 68.630.005 eurora iristen da (60.202.000 euro, langileen I. kapituluko inbertsioa kenduta). Aurrekontuen proiektuaren arabera, inbertsioaren % 9,82ko igoera hori 5.382.175 eurora iritsiko litzateke.

Sail honetatik pertsonengan gehiago eta hobeto inbertituko dugu, Lurraldea berdintasunean eta kohesio sozialean hazteko, inor atzean utzi gabe, adierazi du diputatuak.

Halaber, zifra guztien atzean 2030 Agenda dago, erreferente etiko eta operatibo gisa, NBEk 2015ean onartutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetako (GIH) bakoitzarekin.

Programei dagokienez nabarmentzekoak dira indarkeria matxista desagerrarazteko 'Emakumea eta Familien arloko Esku-hartzea' (385.000 euro igo da, % 5,51); 'Gizarte Inklusioa", biztanleria zaurgarriaren emantzipazioa bultzatzeko, bereziki pertsona gazteen kasuan (1.793.775 euro igo da, % 9,12); 'Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna' (310.225 euro igo da, % 21,79); 'Lankidetza eta Aniztasuna', Hegoaldearekiko elkartasuna indartzeko eta askotarikotasunean oinarritutako bizikidetzarako estrategia berria (537.000 euro gehiago, % 7,26ko igoera); eta 'Enplegua eta Ekintzailetza' (2,5 milioi euro igo da, % 14,2), emakumeen, gazteen, 45 urtetik gorako pertsonen eta bereizkeria arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.

% 1 BAINO GEHIAGO

Zuzenean emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako Aldundiaren aurrekontu-proiektuaren munta osotik % 1,25era iristeak  esan nahi du 2015ean kontabilizatzen zen ehunekoaren halako bira iritsi dela Aldundia  eta zenbatekoa 2,5 aldiz biderkatu dela.

Datorren urterako foru-aurrekontuaren proiektuak bere 84 programetatik 19 ditu (% 22)  hasiera-hasieratik generoaren ikuspegiarekin eginak. Gainera, 84 programetatik 60tan (% 71) generoaren ikuspegiaren arloko neurri bat edo batzuk txertatu dira.


Argazkiak