2019(e)ko azaroaren 06(a) 10:07

Rementeria: "Bizikleta eguneroko joan-etorrietarako lehentasunezko aukera bihurtzea da erronka"

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

"Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea: nola egingo dugu?" Jardunaldian Europako adituek bizikletaz mugitzea sustatzeko esperientziak erakutsi dituzte udal teknikarien eta Aldundiaren aurrean, Europako beste eskualde batzuetan arrakastatsuak izan diren esperientziak, alegia.

"Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea: nola egingo dugu?" Jardunaldia

Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak bizikletaz egiten diren joan-etorrien sustapenean jauzi kualitatiboa emateko deia egin die Bizkaiko udalei, maila globalean gertatzen ari den mugikortasunaren inguruko hausnarketa aprobetxatuz. Orain arte udal eta lurralde mailan bizikletaren erabilera bultzatzeko egin den lana aitortuz, Rementeriak adierazi du Bizkaiak gizarte txirrindularia izateko erronkari aurre egin behar diola, bizikleta eguneroko joan-etorrietarako lehentasunezko aukera bihurtuz.

Helburu horrekin Aldundiak "Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea: nola egingo dugu?" izeneko lan-jardunaldia antolatu du, Ahaldun Nagusiaren arabera gehien dakitenei galdetzeko umiltasunetik eta erakundeek asmatzeko duten beharretik sortua. Hala, Bizkaiko 40 udaletako alkateek eta teknikariek bizikleta-mugikortasunean erreferente diren Europako eskualdeetan arrakastaz hartutako neurriak ezagutu ahal izan dituzte hainbat adituren eskutik.

Jardunaldiaren itxieran Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak adierazi du bere saila dagoeneko lanean ari dela Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala idazteko. Dokumentu hori funtsezkoa izango da 2023-2032 aldian Bizkaian bizikleta-bideak antolatzeko eta sustatzeko, Bizkaiko bizikleta-sarearen bizkarrezurra diseinatzeko balioko baitu. Pradalesek aurreratu du sare horrek eguneroko hiriarteko joan-etorriak modu seguru eta eraginkorrean ahalbidetu beharko dituela, eta, gainera, garraio publikoaren sisteman integratuta egon beharko duela.

Jardunaldi hau, beraz, beste urrats bat da Bizkaia osorako mugikortasun jasangarriko estrategia bateratua definitzeko, eta mugikortasun jasangarriko sareak sortzen inplikatutako eragileek elkar ezagutzeko eta lankidetza-sare bat ehuntzen hasteko balio izan du.

"Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea: nola egingo dugu?" Jardunaldian parte hartu dutenen artean Robin Kleine dago. Bizikleta bidezko mugikortasunean aditua den herbeheretar honek master class bat eman du eta bertan azaldu du nola egingo liokeen aurre, bere esperientziatik eta Bizkaiari buruz duen ezagutzatik, Getxo eta Bilbo artean eta Basauri, Galdakao, Amorebieta eta Durango artean bizikletak-pistak  sortzearen erronkei. Saio hori emateko Kleinek bi ibilbideak bisitatu ditu egunotan.

Jardunaldian zehar Holger Haubold Europako Txirrindularien Federazioko (ECF) kideak egindako hausnarketak entzun ahal izan dituzte bertaratutakoek, eta Europara begiratzera animatu gaitu, ez bakarrik errepikatu beharreko adibideak bilatzeko, baita finantza-lankidetza bilatzeko, programetan parte hartzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko sareetan esku hartzeko edo Europako beste eskualde batzuekin proiektuak partekatzeko ere.

Halaber, Silvia Casorrán-ek parte hartu du, Ingurumen Zientzietako lizentziadunak eta Bartzelonako metropoli-eremuko bizikleta-arduradunak. Bizkaian bizikleta kirol edo aisialdi elementu gisa oso ondo kokatuta dagoela nabarmendu du, baina ez eguneroko joan-etorrietarako ibilgailu gisa. Hori lortzeko hiru jarduera-ildo nagusi aipatu ditu: azpiegiturak sortzea, hala nola motordun trafikotik bereizitako bidegorriak edo horiekin batera  jardungo dutenak baina abiadura-kontrol handiagoekin; bide-hezkuntzan inbertitzea, Herbehereak bezalako lekuetan hamarkadak daramatzatela haurtzarotik arlo horretan hezten azpimarratuz; eta bizikleta-tren intermodalitatea sustatzea, trenen edo metroaren geltokietan bizikletentzako aparkaleku seguruak bezalako elementuekin.

Gironako Unibertsitateko Macia Serra i Serra, herri arteko bizikleta bideen kudeaketaren ikertzailearen ustez, bizikleta sustatzeko politikekin bat egitea atzeraezina da, NBEren eta Europako Batasunaren ildo nagusiekin lerrokatuta baitago. Horregatik, ausartak izateko eta politika horiekin bat egiteko deia egin die bertan bildu diren erakundeei.

Argazkiak

Bideoak

Audioak