2019(e)ko urriaren 14(a) 12:30

denBBOra Sareak enpresen erantzunkidetasunari eta kontziliazioari buruzko jardunaldi berria antolatu du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, eta Nekane Alonso Santamaria, Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotziak, jardunaldiari hasiera eman diote. Bileran Elisa Stinus Bru de Sala (Momentum LAB) eta Paco Abril Morales (Gironako Unibertsitatea) izango dira, baita Guedan, Excavaciones de Diego, Kulturbide, Metro Bilbao eta Mugarik Gabe ere.

DenBBora Sarea.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Denboraren Erabilera Berriak sustatzeko bultzatzen duten denBBora Sareak enpresen erantzunkidetasunari eta kontziliazioari buruzko jardunaldi berria egingo du bihar.

Topaketa, 'Aldea markatzen duten enpresa erantzunkideak' izenburupean, EHU/UPVko Bizkaia Aretoan egingo da eta Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak eta Nekane Alonso Santamaria Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotziak irekiko dute.

Horrez gain, Elisa Stinus Bru de Sala, Momentun LABeko zuzendariak, Paco Abril Morales Gironako Unibertsitateko doktore eta irakasleak eta Guedan, Excavaciones de Diego, Kulturbide, Metro Bilbao eta Mugarik Gabe erakundeek hartuko dute parte.

HITZALDIAK

Lehenengo hitzaldia, "Denboraren erabilerak eta antolaketa-eredu berriak: aurrerapenak eta uztartze-politiken erronkak herrialde eskandinaviarretan" izenburupean, aipatutako Elisa Stinus Bruk emango du; MOMENTUM LABen sortzaile eta zuzendaria eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Politika Publikoetan eta Gizarte Eraldaketetan doktorea da.

"Maskulinitate toxikoaren eredua zalantzan jartzea ahalbidetzen duten enpresa erantzunkideak" izango da Paco Abril Moralesen hitzaldiaren izenburua; Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean doktorea da, baita Gironako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultatean Soziologian lizentziaduna eta irakaslea ere.

Bi ponentziak Guedan Servicios Deportivos enpresako ordezkariren batek moderatuko ditu. Ondoren, solasaldiaren eta kafe-etenaldiaren ondoren, denBBOra Sareko enpresekin mahai-inguru bat egingo da, pertsonen erantzunkidetasun- eta zentralitate-estrategiarekin, lankideengan eta langileengan izandako gizarte-aldaketaren emaitzak emateko: Excavaciones de Diego, Kulturbide, Metro Bilbao eta Mugarik Gabe. Kasu honetan mahai-ingurua Bizitegiko kide batek moderatuko du.


Argazkiak