2019(e)ko irailaren 12(a) 11:59

Urriaren erdian hasiko dira Kukularrako bigarren faseko obrak

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Lanen iraupena 21 hilekoa izango da eta nabarmen hobetuko dira segurtasuna eta denbora BI-637 eta N-637 errepideen arteko konexioan

Kukularra

Kukularrako lotunea birmoldatzeko bigarren faseko lanak  urriaren erdian hasiko dira eta obra horien iraupena 21 hilekoa izango da. Horrela iragarri du Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, Imanol Pradalesek, egunero 135.000 ibilgailuko zirkulazioa duen Lurraldeko komunikazio-lotune nagusienetakoan eragina duen jarduketa oso konplexua  dela gogorarazi ostean.

BI-637  eta N-637 errepideen arteko konexioaren birmoldaketa bi fasetan zatitu den obra da eta horri esker nabarmen hobetuko dira  pertsona erabiltzaileen segurtasuna eta bidaien denborak. Izan ere,  Imanol Pradalesek azpimarratu duen bezala, lehen faseko obrak apirilean amaitu ziren eta nabarmenak dira hala kapazitatean nola arintasunean izan dituen eragin positiboak.

Hobekuntza eta eraginak

Bigarren fase honi esker oraindik ere gehiago hobetuko da lotune hau. Foru diputatuak eta Lurralde Garapenerako  zuzendari nagusiak, Gorka Estebezek, azaldu dutenaren arabera gaur egun Kukularrako lotuneak  zailtasunak ditu  derrigorrezkoa delako ibilgailuak erreien artean gurutzatzea bertara ibilgailuak iristen direlako la Avanzadatik eta Arrontegitik Txorierriko Saihesbiderantz egiteko. Egoera hori hobetu egin daiteke segurtasunaren ikuspegitik  eta, aldi berean, eraginak ditu  bidearen kapazitatean. Egoera konpontzeko  errei osagarri bat gehituko zaio la Avanzada-Txorierri mugimenduari, horrela BI-637 errepidearen gainean dagoen zubibidea zabalduz. Aldi berean beheko igarobide bat sortuko da   Arrontegitik Txorierri/Erletxeetara ibilbidea egiten duten ibilgailuentzat gaur egun derrigorrezkoa den ibilgailuen gurutzatzea saihesteko. Eta, azkenik, Arrontegitik ihes-bide bat egongo da Enekurira abiatzen direnentzat.

Lanak urriaren erdian hasiko dira obren tarteen seinalizazioarekin eta ondorioz abiadura-mugak murriztuko dira; muga hori 60 km/o-koa izango da obraren tartean. La Avanzadatik Txorierri/Enekurirantz irteteko adarrean muga hori 40km/o-koa izango da.

Ohikoa den moduan beharrezkoak izan daitezkeen bidearen eta erreien mozketak gaueko ordutegian egingo dira ahalik eta eragin gutxien izan ditzaten. Era berean jaiegunak eta opor-aldiak aprobetxatuko dira.

Lanak Balzola eta Asfaltos Uribe enpresek eratzen duten Kukularrabi ABEEri adjudikatu zaizkio eta zenbatekoa 9.051.019 euro da (BEZ barne).


Argazkiak


Bideoak