2019(e)ko irailaren 06(a) 11:00

Bermeok 354 ibilgailurentzako aparkaleku berri bat dauka Udalaren eta Aldundiaren arteko hitzarmen bati esker

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Azpiegitura berri honi esker kostaldeko udalerri horretan aukera egongo da mugikortasuna hobetzeko eta, aldi berean, Gaztelugatxeko San Joan bisitatu nahi duten pertsonek ibilgailua bertan uzteko.

Aoarkaleku berriaren irudi bat

Bermeoko udalerriak gaurtik 354 ibilgailu uzteko kapazitatea duen aparkaleku berria dauka Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bati esker. Aparkaleku honek bi helburu ditu: kostaldeko herri honetako azpiegiturak eta mugikortasuna hobetzea eta Gaztelugatxeko San Joan bisitatu nahi duten pertsonei ibilgailuak bertan aparkatzeko aukera ematea Biotopo Babestu berezi horretara garraio publikoa erabiliz hurbil daitezen.

Azpiegitura berri honen obren aurrekontua 637.836 euro da eta aurtengo maiatza eta iraila artean burutu dira; dena dela, oraindik ere paperontziak eta arbolak jartzea falta da eta elementu horiek urtea amaitu aurretik jarriko dira euren bidezko lekuetan. Hilerritik eta  Itxas Gane futbol zelaitik hurbil dagoen aparkaleku hau eraikitzeko jatorriz 76 plazako  aparkalekua zuen 8.013 metro karratuko lurra erabili da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 515.000 euroko inbertsioa egin du ekipamendu berri honetan; azpiegitura honek udalerrian aparkalekuaren arloan dauden beharrizanak estaliko ditu eta, aldi berean,  Bermeoko udalak 2019an egin zuen Mugikortasun eta Aparkalekuen Planaren planteamenduari erantzuten dio.


Argazkiak