2019(e)ko irailaren 05(a) 11:30

Stow Pipe Band gaita-jotzaileen taldea Foru Jauregian jasoz hasi da Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia

Euskara eta Kulturako Saila

Gaur hasiko da hainbat kultura eta musika-proiektu ezberdin ugari jasotzen dituen eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duen musikako lau jardunaldiko Nazioarteko Folk Jaialdia. Ekitaldiak Areetako Geltokian eta Erromoko Santa Eugenia plazan ikus eta dastatu ahal izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Eskoziako "Stow Pipe Band" gaita-taldeari

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Eskoziako "Stow Pipe Band" gaita-taldeari, Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren XXXV. edizioaren lehenengo egunean.

Taldeak beti egin ohi duen ibilbidea egin du eta bere musikarekin girotu du hiribildua. Ohikoa den legez, gaietako bat Foru Jauregiaren aurrean jo du. Gaita-taldeari Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirola foru diputatuak egin dio harrera; Getxoko Udalaren izenean, Amaia Agirre alkatesa eta baita Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako Zuzendaria ere. Interpretazioa amaitu ondoren, Lorea Bilbao diputatuak Bizkaiko produktuen otzara bat eman die. Agintarien eta musikarien arteko agurra eta gero, taldea Areatzaraino joan da, gaitak joz.

Ohikoa den ekintza honen bidez hasiera eman zaio hainbat kultura eta musika-proiektu ezberdin ugari jasotzen dituen eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duen musikako lau jardunaldiko Nazioarteko Folk Jaialdiari. Ekitaldiak Areetako Geltokian eta Erromoko Santa Eugenia plazan ikus eta dasta daitezke.


Argazkiak