2019(e)ko abuztuaren 02(a) 13:10

Aldundiak irmoki gaitzesten du Bilbon taldean egindako eraso matxista

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

.

Bizkaiko Foru Aldundiak irmo salatu eta arbuiatzen du Bilbon gizon talde batek, bart, emakume baten kontra egindako eraso matxista.

Foru erakundeak erabateko babesa helarazi nahi dio biktimari eta haren senideei, baita laguntza legala eta psikologikoa eskuratzeko zerbitzuak eskaini ere.

Poliziek atxiloketak egin dituzte, eta Aldundiak espero du justiziak irmotasunez jardutea emakumeen askatasuna eta eskubideak errespetatzen ez dituztenen aurrean.

Halaber, erakunde honek bat egiten du eraso hau salatzeko egiten diren deialdi guztiekin.


Argazkiak