2019(e)ko uztailaren 31(a) 10:30

Aldundiak beste atetzar bat ipini du Gaztelugatxera autoarekin ez sartzeko eta inguruko segurtasuna hobetzeko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Zurezko hesi berria orain arte egon dena baino 100 metro gorako ipini da, sarbideko biribilgunean, bisitariek autoak ez aparkatzeko eta, behar denean, larrialdietako ibilgailuak azkarrago eta errazago sartu ahal izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiak beste atetzar bat ipini du Gaztelugatxera autoarekin ez sartzeko. Hesi berria orain arte egon dena baino 100 metro gorako ipini da, oraintsu biotopo babestu honetara heltzeko sarbidean egin berri den biribilgunean. Aldundiaren helburua da, behar denean, larrialdietako ibilgailuak errazago eta azkarrago sartu ahal izatea, atetzarrak bisitariek autoak Ermuko bidean aparkatzea eragotziko du eta. Horrela, inguruko segurtasuna hobetuko da, larrialdietako zerbitzuen erantzun-denbora murriztuko da eta.

Gainera, oraintsu egin den aldaketa honi esker Gaztelugatxera garraio publikoan joatea bultzatuko da; izan ere, inguru horretan autorik ezin aparkatu izango denez gero, biotopo babestura bisitariekin heltzen diren autobusek errazago egin ahal izango dituzte maniobrak eta horrela garraio kolektiboa azkarrago ibiliko da.

Atea lehen Ermu inguruan zegoenaren antzekoa da; zurezkoa da, natur ingurune babestu honetan hobeto integratzeko.