2019(e)ko abuztuaren 13(a) 10:00

Aldundiak Bizkaiko Antzoki Sarearen programazio eszenikoa laguntzen du 535.000 euroko ekarpena eginda

Euskara eta Kultura Saila

Foru Erakundeak oinarrizko bi helburu lortzeko egin du diru-laguntzen deialdi hau. Alde batetik, arte eszenikoen arloan programazio egonkorra sustatzea eta, bestetik, jendeari ikuskizun eszeniko horien kontsumora iristeko erraztasunak ematea, jarduera horrek Bizkaiarentzat eragiten duen garapen kulturalaz eta ekonomikoaz ohartaraziz.

Bizkaiko Foru Aldundiak, kultura bere diziplina guztietan sustatzeko eta zabaltzeko duen konpromisoaren barruan, 2019rako Lurraldeko udal antzokiek kudeatzen dituzten eta Bizkaiko Antzoki Sarea eratzen duten 2019rako antzerki, dantza eta musika ikuskizunen programaziorako diru-laguntzen deialdia onetsi du.

Ekitaldi honetan laguntza horietarako aurrekontuko partida 535.000 eurokoa da eta jasotzaileak SAREAn integratuta dauden Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta fundazio publikoak izango dira, denak ere udalenak.

Euskadiko Antzoki Sarea (SAREA) sortzearen arrazoi nagusia arte eszenikoen ekoizpenaren eta zabalkuntzaren arloan administrazio guztien arteko ahaleginak biltzea izan zen. Gaur egun Bizkaian Antzokien Sarean guztira 24 antzoki daude, Lurraldeko geografian osoan zehar kokatuta daudenak. Adibide moduan nahiko da gogoraraztea 2018ko ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiak 516 ikuskizun eszenekiko lagundu zituela.

Hori esanda, alderdi kultural hori ez ezik, derrigorrez hartu behar dira kontuan konpainiak, euren artistak eta biltzen duten talentua, ekoizpen teknikoari lotuta dauden pertsonak eta behar izaten dituzten ekipamenduak, eta eguneroko jardunean inplikatuta dauden kudeatze-taldeak. Horregatik guztiagatik Bizkaiko antzokien sarea benetako erreferentea da zuzeneko arte eszenikoen kudeaketarako erreminta moduan eta garapen kulturala eta sozio-ekonomikoa sustatzen du Lurralderako.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 3tik irailaren 9ra arte izango da, biak barne.


Bideoak


Audioak