2019(e)ko abuztuaren 14(a) 10:00

Aldundiak 80.000 euro banatu ditu 152 erlezainen artean euren produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Diru-laguntza hauek Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak kofinantzatuta daude eta norgehiagoka araubidean eman dira ekoizpen jasangarriaren eredurik onenetakotzat jotzen den sektorea bultzatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak 80.000 euro banatu ditu 152 erlezainen artean euren produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko ekimenak garatzeko. Diru-laguntza hauek Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (FEAGA) kofinantzatuta daude  eta jasotzaileak  150 erlauntz baino gehiagoren  jabe diren erlezainak eta ekoizpen-jarduera honetan jarduten duten pertsonen elkarteak izan dira.

Zehatzago esanda laguntza hauekin erlezainei eta elkarteei informazioa eta laguntza teknikoa eskainiko zaizkie,  barroasiaren aurkako neurriak hartuko dira eta eztiaren ezaugarri fisiko-kimikoak ezagutzeko laborategiko analisiak egingo dira.

Diru-laguntzak norgehiagoka araubidean eman dira besteak beste honako hauen moduko ezaugarriak kontuan hartuta: elkarteak  edo erlezainak dituen erlauntzen kopurua; erakunde europarrek  aintzatesten dituzten  erregimenetan eta kalitate bereiziko figuretan parte hartzea; edo eskabideak egin dituzten elkarteek dituzten bazkideen kopurua.

Erlezaintzaren sektorea jasangarrienetakotzat jotzen da hala bere ekoizteko sistemak erabat zaintzen duelako begirunez ingurumena nola  erleek polinizazioan eta, ondorioz,  biodibertsitatearen mantenuan duten esku hartzeagatik.


Bideoak


Audioak