2019(e)ko abuztuaren 08(a) 10:00

Parketxeek 21.079 pertsonaren bisita jaso dute aurtengo lehen sei hileetan

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Bisitatuena Armañongo Interpretazio Zentroa izan da (8.027 bisitari) eta horren atzetik dator Urkiolakoa, eta asteburuetan bisitarik gehien izan dituena ere bera da. Parketxeetara datozen gehienak EAEkoak dira. Adinen arabera Gorbeia eta Urkiolako parketxeen kasuan taldetik handiena 30 eta 59 urte artekoena izan da eta Armañonen 0 eta 15 urte artekoa.

Bizkaiko hiru parketxeek, Armañon, Gorbeia eta Urkiola, 21.079 pertsonaren bisita jaso dute aurtengo lehen sei hileetan, Bisitari horien artean gehiengoa Euskal Autonomia Erkidegokoa izan da. Bisitatuena Armañóngo Interpretazio Zentroa izan da (8.027 bisitari) eta horren atzetik datoz Urkiolakoa (6.832) eta Gorbeiakoa (6.220). Adinak kontuan hartuta Gorbeia eta Urkiolara hurbiltzen direnen artean talde nagusia 30 eta 59 urte artekoena da eta, ordea, Armañon bisitatzen dutenen artean talde nagusia 0 eta 15 urte artekoena da.

Enkarterrin kokatuta dagoen parketxea, aldi berean, asteburuetan bisitaririk gehien izaten duena da; egun horietan 4.315 pertsona hurbildu ziren parketxe horretara eta, ordea, Urkiolakora 2.940 eta Gorbeiakora 2.020. Armañonen erabiltzaile gehien izaten diren hileak, hurrenkera honetan, ekaina (2.250 pertsona), maiatza (1.897) eta apirila (1.789) izan dira.

Eskola-umeek eratzen dituzten hezkuntza-taldeei dagokienez esan behar da interpretazio zentro horretan 2.166 pertsonaren parte hartzea izan dutela eta gainerako talde antolatuetan, hala astegunetakoak nola asteburuetakoak, 1.957 pertsona izan dira. Partikularren bisitei dagokienez gehiago izan dira asteburuetan (3.297) astelehenetik ostiraletara baino (607).

Armañonera hurbildu diren bisitari gehienak, jatorria kontuan hartuta, EAEkoak izan dira (% 68,8); % 28,2 Estatuko beste tokietakoak izan dira eta % 2,9 baino ez dira atzerrikoak izan.

Azkenik, Armañongo parketxean egin diren dinamizazio-jardueretan 268 pertsonaren parte hartzea egon da; horiengandik jarduerek jaso duten batez besteko kalifikazio bateratua 10 puntutik 9,5ekoa izan da.

Bisitarik gehien jaso duen bigarren interpretazio zentroa Urkiolakoa izan da; parketxe honek aurtengo lehen sei hileetan 6.832 bisitari izan ditu, batez ere ekainean (1.777), martxoan eta (1.379) maiatzean (1.365).

Eskola-umeen taldeetan 2.999 bisita egon dira astegunetan eta gainerako talde antolatuen kasuan 1.254 pertsona izan dira astean zehar. Partikularren bisitak 2.579 izan dira, batez ere asteburuetan gertatu direnak (2.269).

Armañonen kasuan gertatzen den bezala, Urkiolako parketxera etorri direnetatik gehienak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietakoak izan dira (% 78) eta % 17 eta % 5 baino ez dira izan, hurrenez hurren, Estatuko eta atzerriko herrialdeetako beste toki batzuetatik etorri direnak.

Antolatu diren dinamizazio-jardueren kasuan parte hartu dutenak 624 pertsona izan dira; jarduerek jaso duten batez besteko kalifikazioa 10 puntutik 9,6koa izan da.

Gorbeiako parketxean 2019aren lehen seihilekoan guztira 6.220 bisitari egon dira. Bisitari gehien maiatzean (1.345), martxoan (1.157) eta apirilean (1.128) egon dira.

Bisitari horietatik guztietatik 3.249 pertsona eskola-umeen talde moduan iritsi ziren; beste 401 talde antolatuetan iritsi ziren eta gainerako 2.570 bisitariak partikularrak izan dira.

Hamar bisitaritik bost EAEkoak izan dira; % 45 Estatuko gainerako tokietakoak eta % 5 atzerritarrak izan dira.

Gorbeiako parketxeko dinamizazio-jarduerek batez besteko 9,3 puntuko kalifikazioa lortu dute eta horietan 285 pertsonak part hartu dute.


Bideoak


Audioak