2019(e)ko abuztuaren 27(a) 10:00

Garbikerren eta Emaúsen arteko lankidetzari esker, hilabetean berrerabili da garbigiuneetan utzitako altzarien tona batetik gora

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Foru sozietate publikoak eta irabazteko asmorik gabeko erakundeak hitzarmena sinatu dute; hitzarmen hori joan den ekainean jarri da indarrean eta berari esker etxeko hondakinen 1.085 kilo jaso dira, besteak beste mahaiak, aulkiak, koltxoiak, alfonbrak edo sofak. Objektu horiek berriz erabiltzearen ondorioz atmosferara CO2–ren 1.653,75 kilo emititzea saihestu da, hau da, egun oso batez 288 kotxek ez zirkulatzearen edo 84.020 arbolak egun baten irensten duten CO2 kantitatearen baliokidea dena. Garbikerren eta Emaúsen arteko lankidetzak, aldi berean, gizarte osagai bat du, gizarteratzeko bi lanpostu sortzen dituelako. Berrerabiltzeko zerbitzu hau Garbigune zentraletan eskaintzen da (Erandio, Durango, Getxo, Basauri, Gueñes, Gernika, Igorre, Markina eta Barakaldo), Garbigunearen erabiltzailearen baimenarekin burutzen da eta erabiltzaile horrek aldez aurretik gailu horiek lagapenean uzteko agiria sinatu behar du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbiker sozietate publikoaren bidez, lankidetza hitzarmena harpidetu du Emaús Bilbao Cooperativa de Iniciativa Social erakundearekin tamaina handiko hondakinen berrerabilpena sustatzeko; horrela irabazteko asmorik gabeko erakundeak bigarren bizitza erabilgarria izan dezaketen objektuak jasotzen ditu ostean bere dendetan saltzeko. Hitzarmena joan den ekainean jarri da indarrean eta hil bakarrean aukera eman du altzarien eta etxeko beste gailu batzuen 1.085 kilo berriz erabiltzeko; horrek esan nahi du atmosferara CO2-ren 1.653,75 kilo emititzea saihestu dela (hau da, egun oso batez 288 kotxek ez zirkulatzearen edo 84.020 arbolak egun baten irensten duten CO2 kantitatearen baliokidea dena). Akordioak, aldi berean, gizarte osagai bat du, gizarteratzeko bi kontratazio egin direlako % 87,5eko lansaioarekin.

Zerbitzua berariaz eskaintzen da Garbigune zentraletan (Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Gernika, Getxo, Gueñes, Igorre eta Markina) eta garatzeko, lehenengo eta behin, objektuen hautespena egiten duen Garbikerreko langileak berriz erabiltzeko modukoak direnak aukeratu behar ditu eta instalazioetan uzteko eraman dituen erabiltzaileari ostean berriz erabiltzeko aukera dagoela jakinarazi behar dio. Aldi berean, lagapen horren baldintzei buruzko informazioa emango dio eta pertsona erabiltzaileak onartu egiten badu bete behar duen lagapen-agiria ematen zaio eta sinatu egin behar du lagapen hori eragingarria izan dadin.

Lagapen hori onetsi ondoren pertsona erabiltzaileak berrerabiltzeko bidezko esparruan uzten ditu tamaina handiko hondakinok. Une horretatik aurrera aurrez ezarrita dagoen bilketa egiteko egunaren bezperan Emaús telefono bidez harremanetan jartzen da Garbiguneko pertsonalarekin biltzeko hautatu den objekturen bat dagoen jakiteko. Horrela bada Emaúsek jaso egingo du eta berriz erabili aurretik zuzen kudeatzeko tokira garraiatuko du.

Zerbitzuak funtzionatu duen lehen hilean 71 objektu batu dira, batez ere koadroak (21), aulkiak (8), koltxoiak (7), egongelako mahaiak (5) eta umeen aulkiak (4).

Berriz erabiltzeko objekturik gehien jaso dituen Garbigunea Erandiokoa izan da, bildu diren gauzen % 38arekin eta horren atzetik egon dira Basaurikoa, % 21,12arekin eta Gernikakoa, %15,49arekin.

Artikulu hauen salmentari esker lortuko den etekinarekin zerbitzua emateko sortu diren gizarteratzeko bi lanpostuen kostuaren % 73,42 ordaindu ahal izan da.

Jostailuak eta beste objektu txiki batzuk berrerabiltzea

Zerbitzu honekin batera Garbiguneetan, 2013tik aurrera, berriz erabiltzeko jostailuak eta beste objektu txiki batzuk biltzen dira; kasu honetan zerbitzua Garbiker eta Kooperaren artean harpidetutako lankidetzari esker ematen da. Zerbitzu hau Garbiguneen sare osoan eskaintzen da eta aurtengo hileetan 5.103 jostailu jaso dira; horietatik % 34 inguru lehengoratu egin dira berriz erabiltzeko prestaketa.-tratamendua burututa. Jostailuak prestatzeko prozesu horrek, aldi berean, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako enplegu-aukerak sortzen ditu gizarteratzean lan egiten duen Kooperaren bidez.


Bideoak


Audioak