2019(e)ko uztailaren 19(a) 10:30

Silexa lantzearen erakusketa, bisita gidatuak eta Santimamiñen aurkitu diren materialak ikusteko aukera

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Uztailaren 20, 27 eta 28an kobako indusketa arkeologikoak herritarrengana hurbilarazteko balio duten jarduera oso interesgarriak egingo dira Santimamiñen. Halaber Santimamiñeren eta Arkeologi Museoaren bisita gidatuak egingo dira Juan Carlos López Quintana arkeologoaren eskutik.

Datozen bi asteburuetan (uztailak 20,27 eta 28) Santimamiñeko multzo arkeologikoan kobako indusketa arkeologikoak herritarrengana hurbilarazteko balio duten jarduera bereziak egingo dira. Santimamiñeko lanek Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta daude eta ehun urte baino epe luzeagoan ari dira burutzen

Larunbatean, hilak 20, 20:00etan, EHU-UPVko arkeologoa den Maite Garcíak silexa lantzeko erakusketa egingo du, parte hartzekoa ere izango dena. Jarduerara bertaratuko direnek silexezko tresnak egiteko historiaurreko teknikak ikasi ahal izango dituzte era praktikoan. Hori amaitu ondoren 21:30etan "La cueva de los sueños olvidados" filma proiektatuko da zerupean.

Hurrengo larunbatean, hilak 27, Santimamiñe eta Arkeologi Museoa era konbinatuan bisitatu ahal izango dira, kasu honetan Juan Carlos López Quintana arkeologoaren laguntzarekin. Biltzeko tokia Bilboko San Nikolas plaza izango da, 9:00etan. Bertatik abiatuta antolakuntzak prestatuko duen autobusak inskribatu diren pertsonak Santimamiñeko multzo arkeologikora eramango ditu. Enklabe horren bisita gidatua egin ondoren jardunaldia Arkeologi Museoaren ibilbide komentatuarekin amaituko da; Museoan Santimamiñen aurkitu diren materialik adierazgarrienak ikusteko aukera izango da. Plazak mugatuak dira eta horregatik derrigorrezkoa da aurrez erreserba egitea.

Igandean, hilak 28, `II. Arte Tailerra’ egingo da. Tailerrean historiaurreko teknika artistiko guztiak birpasatuko dira `land art´ bezalako korronte egunerokoagoetara iritsi arte. Tailerra 7 eta 12 urte arteko umeentzat da eta 11:30etako eta 13:00etako txandetan garatuko da. Derrigorrezkoa da aurrez erreserba egitea.

Ordutegiei eta sarrerei buruzko informazioa

Ordua: Hilaren 20ko jarduerak (silexaren erakusketa eta zerupeko zinema) 20:00etan hasiko dira; hilaren 27ko bisitaren irteera 9:00etan izango da.

Tokia: Hilaren 20ko arratsaldeko jarduerak eta hilaren 28ko umeentzako tailerra Santimamiñen burutuko dira. Hilaren 27ko bisita bateratuaren irteera-tokia Bilboko San Nikolas plaza da.

Sarrera: Uztailaren 20 jarduerak eta uztailaren 28 umeentzako tailerra doakoak dira. Santimamiñe+Arkeologi Museoa bisita bateratuaren prezioa 9 eurokoa da pertsona bakoitzeko. Programatu diren jardueretako batzuk aldez aurretik erreserbatu behar dira.

Informazio gehiago: Tl. 944651657 e-maila: santimamine@bizkaia.eus Weba: www.bizkaikoa.bizkaia.eus