2019(e)ko uztailaren 18(a) 11:30

Rekalde Aretoan Mikel Lertxundiren eskulturak ikus daitezke urriaren 13ra arte

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Lorea Bilbaok, aurkeztu du erakusketa. Erakusketan azken hiru hamarkadetan egindako hogeita hamar pieza azaltzen dira, horien artean berariaz Rekalde Aretorako ekoitzi dituen bost eskultura berriak. Arratsaldean, 19:00etan, eskultoreak eta erakusketako komisarioa den Mikel Onaindiak, bisita komentatua egingo dute eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Berriatuko udalaren lankidetzari esker Lertxundiren unibertso plastikoari eta bere kosmobisio bereziari buruz argitaratu den liburua aurkeztuko dute.

Lorea Bilbao eta Mikel Lertxundi, erakusketan

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Lorea Bilbaok, Rekalde Aretoko aldi baterako erakusketa berria aurkeztu du. Ekitaldian berarekin egon dira erakusten diren obren egilea, Mikel Lertxundi, eta komisario lanak egin dituen Mikel Onandia. Orekaren bila. En busca del equilibrio erakusketa antologikoa da, azken hiru hamarkadetan Mikel Lertxundik garatu duen unibertso plastikoa erakusten duena. Egia esan ez da atzera begirako ohiko erakusketetakoa baina hogeita hamar diren obretan bisitariak artistaren ikerkuntza-linea nagusiak deskubritzen ditu, laurogeiko hamarkadaren hasieran hizkuntza heldua eta identifikatzeko modukoa lortzen duen lehen adibideetatik bere azken piezetaraino, eta horien artean daude berariaz Rekalde Aretorako egin dituenak.

Erakusketaren tituluak, Orekaren bila, Berriatuko eskultoreak etenik gabe burutu duen ikerketa gogorarazten digu, beti oreka bilatzearen aldekoa izan den ibilbidean eta naturako funtsezko elementuetan inspiratuta dagoena: harria, burdina eta egurra, Lorea Bilbaok azaldu duenaren arabera.

Erakusketa-proposamen honen komisario lanak Mikel Onandiak egin ditu; komisarioa eta arte irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta adierazi honakoa du artistak materialen berezko kualitateak eta jarrerak ezagutzeko duen interesa aspaldikoa da, 70eko hamarkadakoa, orekaren bila harria, burdina eta egurra lantzen hasi zenekoa. Material horien, euren aldagai guztietan -korporeoa, formala eta konposiziozkoa- konbinazioa, ura, airea eta suarekin batera, naturaren barruan bizi den harmoniaren -poesiaren- inguruko Lertxundiren pentsakeraren eta bilaketa iraunkorraren funtsa dira, esan du amaitzeko Onandiak.

Orekaren bila Mikel Lertxundiren lana birpasatzeko aparteko era da; eskultorea, aldi berean, bere eskultura publikoengatik eta Bizkaiko beste herri batzuen artean naturan Ondarroan edo Durangon egin dituen esku hartze artistikoengatik da ezaguna, edo Larrabetzuko Azurmendi jatetxean instalatuta dagoen bere Lurreko piezagatik edo Ziortza-Bolibarren dagoen Triada titulua duenagatik.

Aldi berean Mikel Lertxundik aurkeztu berria du, Loraldia Jaialdiaren barruan, Bilboko espazio publikoan Elkarketak izenburua duen ibilbide eskultoriko bat. Martxoaren 23tik apirilaren 23ra Lertxundik tamaina handiko zazpi eskultura instalatu zituen Bizkaiko hiriburuko toki batzuetan. Pieza horietatiko bi Isozaki atean kokatu ziren (Izenbururik gabe, 2008) eta beste bat Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan (Toparri II, 1997-2008); horiek instalatuta mantentzen dira eskultoreak orain Rekalde Aretoan inauguratzen duen Orekaren bila erakusketarekiko lotura izan daitezen.

Liburua

Erakusketarekin Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Berriatuko udalaren lankidetzari esker argitaratu den liburua aurkezten da. Saiakera literario ilustratua da, Mikel Lertxundi eskultorearen unibertso plastikoan eta bere kosmobisio berezian sakontzen duena.

Egileei buruz:

  • Maribel Aiertza. (Etxebarria, 1962). Arte, hizkuntza eta literaturari buruzko testuen idazlea da. Helduentzako nobela bat eta umeentzako eta gazteentzako literaturako liburu batzuk argitaratu ditu. 2014an IV. Certamen de Aforismos Oihenart irabazi zuen.
  • Chihiro Minato (Japonia, 1960), Wasedako Unibertsitateko graduduna da; argazkilaria da, antropologo bisuala, artearen teorikoa eta irakaslea Tamako Arte Ederren Unibertsitatean. Japoniako Aretoko curatorra izan zen Veneziako Artearen 52. Biurtekoan (2007).
  • Sabine Heilig (Alemania, 1962) Artearen Historiako doktorea da eta Karlsruheko Arkitekturako Fakultateko irakasle ohia. Museoentzat eta galerientzat egiten du lan Alemanian; Nördlingen-go zirkulu artistikoko sortzaile- kidea da eta curatorra da, batez ere eskulturaren arloan.
  • Mikel Onandia (Durango, 1983) Artearen Historiako doktorea eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Komunikabideetan aritzen da eta kritikoa eta erakusketetako komisarioa da.
  • Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) Antropologia Sozial eta Kulturaleko doktorea eta Filosofia irakaslea da. Olerkien bost liburu argitaratu ditu; Kritikaren Sari Nazionala da (2008) eta Premio Nacional de Poesíako finalista.

ARTISTA http://lertxundi.eu

Mikel Lertxundik (Berriatua, 1951) erakusketa indibidual asko burutu ditu hala estatu mailan nola nazioartean; horien artean honako hauetako azpimarra daitezke: San Telmo Museokoa (Donostia, 1988), Bonnat Museoa (Bayona, 1989), Orgelfabrik Durlach (Karlsruhe, Alemania, 1993), Lichthof des Alten Rathauses (Pforzheim, Alemania, 1993), Adriana Schmidt Galeria (Kolonia, Alemania, 1998), BBK Aretoa (Bilbo, 2000), En busca del equilibrio (Ziortzako Monasterioa, 2007), Naturaleza y equilibro (ARENATZarte Eskultura Parkea, Gueñes, 2009), Composiciones (Juan Manuel Lumbreras Galeria, Bilbo eta Luis Burgos Galeria, Madril, 2011) eta Perspectiva y escala (Kur galeria, Donostia, 2014).

Talde-erakusketen artean honako hauetan esku hartu du: Ertibil (1984), Gure Artea (1989), La memoria de los lugares (Guétharyko Museoa, 1991), Entre el objeto y el arte (Vanguardia Galeria, Bilbo, 1992), Bizkaiko Artea (1993), NICAF (Tokio, Japonia, 1995), FIA (Caracas, Venezuela, 1999), ART MIAMI (2002), ARCO (1999-2002), Eskulturako Topaketa Europarra (Montauban, Frantzia, 2005), KIAF (Seul, 2008) eta Sculpteurs basques á Saint -Jean-de-Luz, (Donibabe Lohizune, 2018).

Horiek ez ezik, eskultura publiko eta esku hartze artistiko asko egin ditu naturan, horien artean La vida a través del equilibrio (Ondarroa, 1994), En su ir y venir (Itsas-ibiltokia, Zarautz, 1997), Piedra de encuentro (Royal Victoria Country Park. Netley, Hampshire, Ingalaterra, 1997), Puerta del equilibrio (Sobrellano Jauregiko parkea, Comillas, Kantabria, 2004), Mirada (El Soplao Kobetako parkea, Kantabria, 2007), Elkarrentzat (Durango, 2007), Espacio Aisureta (Aulestia, 2009), Lurreko (Azurmendi-Larrabetzu, 2012) eta Triada (Ziortza-Bolibar, 2015). Lertxundi, arte universal en euskara bere liburuak Eusko Jaurlaritzaren Euskadi saria irabazi zuen 1989an.

HURRENGO ERAKUSKETA

IGNACIO GOITIA urriak 25 - 2010ko urtarrilak 26

Informazio gehiago era erreserbak 944068532 edo salarekalde@bizkaia.eus


Argazkiak