2019(e)ko uztailaren 17(a) 12:30

Adingabeko sahararren ordezkaritza batek Foru Jauregia bisitatu du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak  adingabeko sahararren talde baten bisita izan du gaur Foru Jauregian.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak,  harrera ofiziala eman dio 45 adingabekok eta 20 pertsona helduk eratutako ordezkaritzari. Taldeburua RASD-eko ordezkariordea, Brahim Abdelfatah, izan da.