2019(e)ko uztailaren 16(a) 12:00

Aldundiak 120.000 euroko laguntzak emango ditu sektoreko elkarteek abereen sanitaterako programak gara ditzaten

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Norgehiagoka araubidean banatuk o diren laguntza hauen bidez abereen sanitatea sendotu nahi da, funtsezko faktorea delako abeltzaintzako ustiategien errentagarritasunari dagokionez; helburua hala ekoizpenak hobetzea nola abereen eta euren produktuen merkatuko balioari balio erantsia ematea da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak 120.000 euroko  ekarpena egin du gure Lurraldeko arraza garbien abeltzaintzako elkarteek, sektoreko elkarteek eta erabilera publikoko basoetako abeltzaintzako elkarteek abereen sanitatearen arloko programak gara ditzaten. Laguntza hauei esker  Foru Erakundeak abereen sanitatea sendotu nahi du, alde batetik eragin nabarmenak dituelako Osasun Publikoaren arloan eta, aldi berean,  funtsezko faktorea delako abeltzaintzako ustiategien errentagarritasunari dagokionez hala ekoizpenak hobetzen dituelako nola abereen eta euren produktuen merkatuko balioari balio erantsia ematea delako.

Diru-laguntza hauek besteak beste honako hauek finantzatzeko balioko dute: programa sanitarioa betearazteko eta koordinatzeko administrazioko eta albaitaritzako gastuak; osasun-kontrolak;   laginak hartzeko materialak; froga diagnostikoak; laborategietako analisiak edo gaixotasunak detektatzeko bestelako neurriak, horien barruan  albaitarien jarduketa profesionalaren emaitzako gastuak sartuta; eta txertoen profilaxi, botika, biozida edo bestelako produktu zoosanitarioetarako gastuak.

Laguntza hauek jasotzeko eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Erregistroan, sail horri atxikita dagoen Abeltzaintzako  Zerbitzuaren bulegoetan edo Foru Erakundearen erregistro zentralean aurkez daitezke.