2019(e)ko uztailaren 15(a) 10:00

Bizkaiak ekainera arte 3.455 milioi euro bildu ditu, % 4 gehiago

Ogasuna eta Finantzetako Saila

PFEZn gertatu den hazkuntza azpimarratu behar da, % 3,2%, errentaren kanpainan itzulketak hazi eta amatasun eta aitatasun prestazioengatik ordaindutako zergen itzulketek ere gora egin arren. Zergarik garrantzitsuenen artean gora egin du, halaber, BEZaren bilketak (% 1,%), eta baita Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziak ere (% 13,2).

Bizkaiko Foru Ogasunak  3.455,0 milioi euro bildu ditu aurtengo lehen sei hileetan eta 2018ko aldi berean bildu zuena baino 134,1 milioi euro gehiago jaso ditu, %

4 gehiago, alegia. Munta hori ekitaldi osorako aurrekontuetan kalkulatu den (7.868,3 milioi euro) zergen arloko sarrera osoaren % 43,9 da.

Bildu den horretatik 1.369,5 milioi euro zuzeneko zergen arlokoak dira; mota honetakoek iazko urtean bildu zena baino  24,8 milioi euro gehiagoko ekarpena izan dute. Horien artean esan behar da PFEZ oro har % 3,2 hazi dela lanagatiko atxikipenetan izan duen % 4,9 hazkuntzari esker. Beste alde batetik, PFEZren kuota diferentziala -333,3 milioi eurokoa izan da (-305,0 milioi iaz), errentaren kanpainan egon diren itzulketen gehikuntzaren ondorioz  eta, aldi berean, amatasun eta aitatasun prestazioengatik ordaindutako zergen itzulketen ondorioz.

Sozietateen gaineko Zergari  dagokionez 2019aren lehen si hileetan ekarpena 141,0 milioi euro izan da, duela urte bat ekarpen hori 159,8 milioikoa izan zenean; murrizketa horren arrazoi nagusia kapital higigarriaren etekinen atxikipenen eboluzio negatiboa izan da (11,7 milioi gutxiago ), eta baita zergaren kuota diferentziala ere (2018an baino 4,9 milioi gutxiago).

Zuzeneko zergari dagokionez 1.892,9 milioi euroko ekarpena eduki du, iaz baino 76,1 milioi gehiago eta Arabako eta Gipuzkako Foru Aldundiei BEZagatiko eta Zerga Bereziengatiko lehen hiruhileroko ordainketak deskontatu ondoren (ordainketa horiek guztira 309,4 milioi euro izan dira). Zeharkako zergen artean kudeaketa propioko BEZean 1.369,0 milioi euro bildu dira (iaz baino 14,4 milioi gehiago), eta Zerga Berezien artean Hidrokarburoen gainekoa % 13,2 hazi da eta Tabakokinen gainekoa % 2,6, elektrizitatearen gainekoan % 3,1eko jaitsiera egon denean.

Azkenik, Tasak eta Beste Sarrera Batzuetan 33,6 milioi euro izan dira, duela urte bat baino 1,3 milioi gehiago.

Estatuarekiko doikuntzei dagokienez BEZean Bizkaiak 243,9 milioi euro jaso ditu; ordea, Zerga Berezien kasuan 84,9 milioi ordaindu ditu.