2019(e)ko ekainaren 27(a) 16:25

Gobernu paritarioa osatu du Rementeriak berriro Ahaldun Nagusi aukeratua izan ostean, EAJko 7 diputatu eta PSEko beste birekin

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Foru Aldundia gidatuko duen exekutibo berrian errepikatzen dute Ibone Bengoetxea, Lorea Bilbao, Miguel Ángel Gómez Viar, José María Iruarrizaga, Teresa Laespada, Imanol Pradales eta Elena Unzueta, eta batu egin dira orain arte Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako zuzendari nagusi izandako Sergio Murillo, eta Ainara Basurko, azken urteetan Beaz elkarte publikoaren zuzendari gerentea izandakoa. Ahaldun Nagusiak azpimarratu du talde “indartsua” dela “esperientzia eta ilusioz beteta”, “lana, zintzotasuna eta humiltasunetik” erakutsiko du Bizkaiarentzako gobernu on bat dela.

Unai Rementeria, Ahaldun Nagusia izan ostean

Unai Rementeriak bere hurrengo gobernuaren osaketa iragarri du gaur berriro Bizkaiko Ahaldun Nagusi izendatua izan ostean, Gernikako Batzarretxean ospatu den inbestidura ekitaldian. Bertan ere bere kargua zin egin du. Foru exekutibo berriak bost emakumek eta bost gizonek osatuko dute, eta EAJ eta PSEren arteko akordioaren ostean, azken alderdi honek bederatzi sailetatik bi eskuratuko ditu. Foru Aldundia gidatu duen lantaldearen parte izan dira gobernu berria osatzen duten gehienek, baina bi eransketa berri egon dira: orain arte Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako zuzendari nagusi izandako Sergio Murillo, eta Ainara Basurko, 2015etik Beaz elkarte publikoaren zuzendari gerentea izandakoa. Gobernu indartsua da, ilusioz eta esperientziaz betea, eta lurraldeko eskualde ia guztiak ordezkatzen dituena. Bizkaiarentzako gobernu on bat, naiz eta hori bihartik aurrera erakustea dagokigun. Eta lanaren, zintzotasunaren eta humiltasunaren bitartez erakustea dagokigu. Ez dut ez gehiagorik ez gutxiagorik eskatzen, azpimarratu du bere lantaldeagatik Ahaldun Nagusiak.

Rementeriak ondorengo arduren banaketa iragarri du abiatzear den agintaldirako:

  • Ibone Bengoetxea Herri Administrazio eta Erakunde Harremanen diputatua izango da.
  • Lorea Bilbaok Euskera eta Kultura Saila gidatuko du.
  • Miguel Ángel Gómez Viar Garraioa eta Mugikortasun Iraunkorreko diputatua izango da.
  • José María Iruarrizagak Ogasun eta Finantzak Saila zuzenduko du.
  • Teresa Laespada Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna Saileko arduraduna izango da.
  • Imanol Pradales Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko diputatua izango da.
  • Ainara Basurkok Sustapen Ekonomikoa Saileko diputatua izango da..
  • Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatua izango da.
  • Eta Elena Unzuetak Iraunkortasuna eta Ingurugiro Naturala Sailaren diputatuta izango da.

Ahaldun Nagusi izendatua izan ostean, Unai Rementeriak bere familia eta ingurukoei eskertu die azken lau urteetan emandako babesa. Esker on hori EAJri eta azken lau urteetan bere lantaldea izan denari zabaldu nahi izan du.

Goizeko lehen agerraldian egin duen bezala, Ahaldun Nagusi moduan berriro hautatua izan eta aurreko hitzaldian hurrengo belaunaldiei Bizkaia hobe bat uzteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, kalitatezko enplegu egonkor gehiagorekin, jarduera ekonomiko gehiagorekin, aukera berdintasunarekin, eta lehen mailako pertsona, herri eta eskualdeak besterik ez dagoen Bizkaia.


Argazkiak


Bideoak


Audioak