2019(e)ko ekainaren 11(a) 09:33

DEMA Foru Agentziak 30 urte bete ditu eta aldi horretan 3.100 enpresa baino gehiagoren sorkuntzan lagundu du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Guggenheim Museoan ospatu den 30. urteurrenaren jaian ehunka pertsona bildu dira. Galan DEMArengandik sortu ziren bi enpresaren ibilbidea eta proiekzioa aintzatetsi da, Main Loop eta Auspola.

30 DEMA.

Laespada: "DEMA erreminta bat da Bizkaiarentzat"

Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak bere 30. urteurrena ospatu du astelehen honetan Guggenheim Museoan; hiru hamarkada hauetan 3.100 enpresa baino gehiagoren sorkuntza lagundu du.

30. urteurrenaren jaian ehunka pertsona bildu dira eta Huecco abeslariaren kontzertu batekin amaitu da. Ekitaldian DEMArengandik sortu ziren bi enpresaren ibilbidea eta proiekzioa aintzatetsi da, Main Loop eta Auspola.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, bermatu egin du DEMA Foru Agentziak (bere Sailaren barruan dagoena) Bizkaian enpleguaren eta ekintzailetasunaren aldeko erreminta oso baliagarria izaten jarraituko duela.

DEMA erabat osasuntsu dago eta agentzia horrekiko dugun konpromisoa ukaezina da. 1989an sortu zen eta hiru hamarkada hauetan enpleguaren arloko foru politiketan ekimenak garatzeko aukera eman digu, eta gaur egun bere esperientziagatik eta bere giza-taldeagatik funtsezkoa da gure Lurraldearen errealitatearen ezagutzagatik. Gaur, aldi berean, gure Bizkaia hau hobetzeko DEMAtik lan egin duten pertsona guztiak aintzatesteko eguna ere bada, adierazi du.

Bere ustez gaur egun oraindik ere, arrazoi osoz gainera, enplegua Bizkaiko herritarren ardura nagusienetakoa denean, gero eta argiagoa da DEMAtik egiten den lanaren beharrizana.

30. urteurrenaren ekitaldira bertaratu direnen artean egon dira Xabier Basañez, BECeko lehendakaria; José Luis López Gil, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentea; Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; Asociación para el Progreso de la Dirección Elkarteko Iparraldeko zuzendaria; Sabin Arana, foru diputatu ohia eta DEMAko lehendakari ohia; Rafael Iturriaga, foru diputatu ohia eta DEMAren sortzailea; Álvaro Parro (Balmasedako Alkatea); Sara de la Rica (UPV/EHU); Josetxu Hernández (ASLE) eta Idoia Sagastizabal (Kongresua).

ANEZKA

DEMAk 12.949 pertsonak proposatutako enpresa-proiektu asko lagundu ditu; horietatik 5.975 izan dira negozio-plana garatu dutenak eta azkenean 3.104 izan dira enpresa moduan eratzea lortu dutenak.

Legegintzaldi honen hasieran Foru Agentziaren kudeaketaren barruan sartu zen enplegua abian jartzeko Anezka programa; hil honetan abian jarri diren azken biekin guztira 23 edizio burutu dira. Programaren garapen honek esan nahi du 470 pertsona baino gehiago pasatu direla eta laneratze-indizeak % 60tik gorakoak dira, hau da, Bizkaian Anezketan parte hartu duten pertsonetatik 280 baino gehiago izan direla lanpostua aurkitu dutenak.

Beste alde batetik DEMA Foru Agentziak Prestik Enpleguaren Azokaren aldeko apustuarekin jarraitu du eta legegintzaldian ekitaldiaren beste bi edizio gauzatu dira (2016 eta 2018). Guztira Prestik Azokak 2009tik egunera arte egin dituen sei edizioetan 44.667 bisitari, 577 tailer, 121 hitzaldi eta 118 enpresa enplegatzaile egon dira.

DEMA Foru Agentziaren beste programa historiko bat Enpresari da, kasu honetan Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko dena. Programa honetan parte hartu dutenak 33.113 pertsona izan dira, 3.054 negozio-ideia ideia aurkeztu dira eta 714 proiektu egin dira.

DEMA Agentziaren jardueraren barruan berriak diren programak ikus ditzakegu, adibidez ‘Millennials 1000 x 1000’ pilotua; honen helburua gazteak lan-merkatura inkorporatzea da. Aldi berean Sarekin Sarea jarri da abian, gure Lurraldean ekintzailetza bideratzen duten eragile guztien arteko lankidetza eta koordinazioa errazten duen ekintzailetza-ekosistema.

1989tik DEMA Foru Agentziak enpleguaren eta ekintzailetzaren alde egiten du lan, betiere helburu nagusi batekin: Bizkaian enplegu gehiago eta hobea sortzea. Agentziak enplegu eta ekintzailetza programak kudeatzen ditu herritarrentzako eta herritarrekin eta bere programen zutabeak sorkuntza-kidetasuna, inplikazioa eta lankidetza-izaera dira.