2019(e)ko ekainaren 05(a) 12:02

Aldundiak udalerri batzuen 1:500 kartografia eguneratu du eta 1975eko ortoargazkia egin du

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioako Saila

- Zierbena, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz udalerriek dagoeneko badute haien hiriguneen kartografia, 1:500 eskalan

Kartografia

Bizkaiko Foru Aldundiak Zierbena, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz udalerrietako hiriguneen kartografia (1:500 eskalakoa) eguneratu du, jendeak eskuragarri duen Bizkaiko kartografiari buruzko informazioa hobetzeko asmoz. Izan ere, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz udalerrien kartografia eguneratzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 2017. urteko udan egin zuen hegaldi fotogametrikoa hartu du oinarri moduan. Jasotzea lehengoratze bidez egin da, topografia klasikoko teknikak erabiliz.

Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak 1975eko ortoargazkia egin du; Bilbo Metropoliko eta Enkarterriko udalerri batzuk jasotzen dira ortoargazki horretan. Helburua da Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak orain arte egindako lanari jarraipena ematea: foru agiritegietan gordeta dagoen interes historikodun material fotogametrikoa herritarren esku uztea. 2007. urtean hasi zen Saila zeregin horretan, garai hartan zeuden hegaldietako argazkiak eskaneatuz. 2014. urtean, argazkien geoerreferentziazioari ekin zion, eta kasu batzuetan, oraingoa bezalako ortoargazkiak ere jaso zituen. Horiek guztiek balio historiko handia dute, besteak beste, Bizkaiko lurraldeak izan duen bilakaera ikusteko aukera ematen dutelako.

Kartografia eta ortoargazkiak doan kontsulta eta jaitsi daitezke Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunetik: http://www.bizkaia.eus

2018. urtean, produktu kartografikoen 95.658 deskarga egin ziren guztira; aurten 40.000 deskarga egin dira dagoeneko.


Argazkiak