2019(e)ko maiatzaren 21(a) 12:00

Aldundiak mezenasgoaren eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen tributazio-araubidearen erregelamendua onetsi du

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Erregelamendu horrek martxoan onetsitako foru-araua garatzen du, zeinaren bidez hobetzen baita irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta Bizkaiarentzako lehentasunezko jardueren tributazioa eta mezenasgorako kenkari fiskalak gehitzen baitira.

Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatzeko Erregelamendua. Erregelamenduak martxoaren 20ko 4/2019 Foru Araua garatzen du, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzkoa, Hain zuzen, batetik, irabazi-asmorik gabeko erakundeen tratamendu fiskala ezartzen du, eta, bestetik, zer kenkari fiskal dauden zenbait arlotan jarduerak egiten dituzten erakundeei ekarpenak egiten dizkieten pertsonen kasuan PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga direla-eta. Hona arlo horiek: gizarte-inklusioa, berdintasuna, hirugarren sektore soziala, kirola, gazteria, zahartzea, kultura, ondarea eta garapenerako lankidetza.

Erregelamenduak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako araubide fiskala aplikatzeko prozedura ezartzen du. Haren aplikazioa izapidetzeko, eskabide bat aurkeztu beharko da, honako hauekin batera: zentsu-aitorpenaren eredua (036) eta erakundeak eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko datuak eta dokumentuak. Erregelamenduak orobat jasotzen ditu dohaintza, ekarpen eta doako zerbitzu prestazioekin lotutako informazio- eta justifikazio-betebeharrak, bai eta jarduera bat lehentasunezkotzat jotzeko prozedura ere.

Mezenazgoari eta irabazi-asmorik gabeko jarduerei buruzko gaur egungo arauak 2019ko urtarrilaren 1eko ondorioekin jarri da indarrean; haren ondorioz, irabazi-asmorik gabeko erakundeen tributazioa hobetu da, eta mezenasgoaren arloko kenkariak gehitu ditu. Hori guztia bat dator irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta Bizkaiarentzat lehentasunezkotzat jotako jardueren herritarren finantziazioa sustatzeko helburuarekin.

Badira hamarkada batzuk bizkaitarrek eutsi egiten diotela halako erakundeekiko konpromiso sendo bati. Adibidez, 2017ko ekitaldian, Bizkaiko 148.181 pertsonak fisikok dohaintzak egin zizkieten irabazi-asmorik gabeko erakundeei; guztira, 40,5 milioi euro. Pertsona horiek kenkariak egin aplikatu ahal izan zituzten PFEZen, 8,6 milioi euroko zenbatekoan. Kontabilizatu diren azken lau ekitaldietan (2014-2017), irabazi-asmorik gabeko erakundeei egindako dohaintzen batura 155,5 milioi euro izan zen; Bizkaiko Ogasunarentzako kostu fiskala, berriz, 32,4 milioi euro izan zen. Epe horretan egindako dohaintzetan % 20ko kenkaria aplikatu da; 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean den foru-arauak, berriz, kuotaren % 30era igo du, eta, aurrerantzean, kenkaria kuotaren kenkaria izango da, ez orain arte bezala, hau da, gastu kengarria. Sozietateen gaineko zergaren kasuan ere, % 30 da.