2019(e)ko maiatzaren 07(a) 14:32

Trapagaran metroarekin lotzen duen Bizkaibuseko lineak beste zerbitzu bat eskainiko du goizeko lehen orduan

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Halaber, egun beretik aurrera, Muskizko bizkaibusa Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidetik joango da Bilbora, Max Centerreko auto-ilarak

Bizkaibus

Maiatzaren 13tik aurrera (astelehena), Bizkaibusek zabaldu egingo du A3332 TRAPAGARAN - SANTURTZI linearen ordutegia, beste zerbitzu bat eskainita 6:20an, Portugaleteko metro-geltokiraino, Meatzaldeko herri honek metroarekin duen konexioa hobetzeko.

Gogoratuko denez, apirilaren 15etik, linea hau 15 minuturik behin irteten da; aurretiaz, 30 minuturik behin irteten zen. Data horretatik aurrera, bi irteera gehiago ditu: eta hamarrean ( :10) eta hogei gutxiagotan ( :40), lanegunetan eta larunbatetan, 6:55etik 21:55era bitartean.

Orain ezarritako ordutegiarekin, goizeko lehen irteera 6:20an izango da. Neurri horri esker, hobetu egingo da metroaren lehen zerbitzuekiko konexioa. Gainerako ordutegia berdin mantenduko da 6:55etik aurrera.

Hamabost minuturik behingo maiztasuna lortzeko, eta hamarrean ( :10) eta hogei gutxiagotan ( :40) abiatzen diren autobusek Larreinetako funikularretik (Trapagaran) Portugaleteko Carlos VII.a kaleko geralekura bitarteko zatia baino ez dute egiten. Azken geraleku hori Portugaleteko metro-geltokirako sarbidetik metro gutxira dago.

Bost gutxiagotan ( :55) eta hogeita bostean ( :25) abiatzen diren autobusek ibilbide osoa egiten dute, Santurtziko XVIII. Mendea parkeraino.

MUSKIZ

Horrez gainera, datorren astelehenetik (hilak 13) aurrera ere, A3340 BILBO-ABANTO ZIERBENA-MUSKIZ (autobidea) linea Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidetik joango da Bilbora, lanegunetan, 6:10etik 9:10era bitartean, Max Centerreko zuzenean goizeko lehen orduan sortzen diren auto-ilarak saihesteko. Izan ere, erabiltzaileek kexa asko aurkeztu dituzte auto-ilarek eragindako kalteak direla eta, lantokira edo ikastetxeetara sartzeko ordua baita.

Ordutegi horretatik kanpo, Muskizko lineak ohiko ibilbidea egingo du. Auto-ilararik ez dagoenean, Hegoaldeko Saihesbidetik denbora gehiago behar da ohiko ibilbidetik baino. Hori dela eta, ibilbidean egindako aldaketa linearen zerbitzu guztietan mantenduz gero, luzatu egingo litzateke bidaiaren denbora.


Argazkiak