2019(e)ko maiatzaren 05(a) 18:30

Dantzaren Egunak Bizkaiko dantza-eskoletako ehun ikasletik gora batu ditu

Euskara eta Kulturako Saila

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko sei dantza-akademiak parte hartu dute «Dantza alfonbran gorrian» izeneko ekimenean.

Partehartzaileak

Aurten ere Bizkaiko Foru Aldundiak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu du, «Dantza alfonbra gorria» lelopean, arte-diziplina hori ikusarazteko eta Bizkaiko dantza-akademietako irakasleek egiten duten lana goresteko.

Bizkaiko sei akademiatako ehun ikaslek baino gehiagok parte hartu dute aurtengo edizioan, Azkuna zentroan; aurreko edizioetan bezala, hasteko, ordu erdiz aritu dira dantzariak barran berotze-lanak egiten. Arrikibar plazan izan da, zentroko sarrera nagusiaren kanpoaldean. Ondoren, ikasleek, zentroaren barrura sartu, eta koreografien erakustaldian jardun dute, zentroaren atarian. Olaeta Balletek txistularien zuzeneko emanaldi batez lagundurik aurkeztu dituzte beren bariazioak.

Aurtengo edizioan parte hartu duten datza-eskolak honako hauek dira: Igor Yebra ballet-eskola; Andoni Aresti dantza-eskola; Teresa González de Ardanaz ballet klasikoko estudioa, zeinak barrako ariketetarako proposamena prestatu duen; Durango L’atelier dantzaren eta arte eszenikoen eskola; Ana Aurrecoechearen Bilboko ballet-eskola, eta Olaeta Balletak.


Argazkiak