2019(e)ko maiatzaren 02(a) 10:11

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2019 maiatzaren 5ean ospatuko da

Euskara eta Kulturako Saila

Aurten, Dantzaren Nazioarteko Eguna (ofizialki, apirilaren 29an ezarrita dago) ospatzeko ekitaldia maiatzaren 5ean izango da, igandean, Azkuna Zentroko atarian (18:00).

2018an Dantzaren Nazioarteko Eguna

Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, «Dantza alfonbra gorria» lelopean, arte-diziplina hori ikusarazteko eta Bizkaiko dantza-akademietako irakasleek egiten duten lana goresteko.

Egun horretan, Bizkaiko lurraldeko akademiak gonbidatuta daude parte hartzera berotze-barra batean egingo den erakustaldi txiki batean eta ondorengo bariazio koreografikoetan. Ekitaldian, hainbat eskolatako dantzariek parte hartuko dute: guztira, ehundik gora.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten datza-eskolak honako hauek dira: Igor Yebra ballet-eskola; Andoni Aresti dantza-eskola; Teresa Gonzalez de Ardanaz ballet klasikoko estudioa, zeinak barrako ariketetarako proposamena prestatu duen; Durango L’atelier dantzaren eta arte eszenikoen eskola; Ana Mª Aurrecoechearen Bilboko ballet-eskola, eta Olaeta Balletak.

Edizio honetan aukeratutako espazioa Azkuna Zentroa da; gure ustez, leku horrek ikusgarritasun eta inpaktu handiagoa emango dio ekitaldiari. Aurreikuspenen arabera, 130 dantzari inguruk parte hartuko dute erakustaldietan, lehen adierazitako eskola horiek kontuan hartuta. Aurreko edizioetan bezala, ekitaldiak bi ordu eta erdiko iraupena izango du, 18:00etatik 20;30era. Hasteko, ordu erdiz arituko dira dantzariak barran, Arrikibar plazan (zentroaren sarrera nagusiaren kanpoaldean). Ondoren, ikasleek, zentroaren barrura sartu, eta bariazio koreografikoen erakustaldian jardungo dute, atarian. Olaeta Balletek txistularien laguntzarekin batera aurkeztuko dituzte beren bariazioak.


Argazkiak